Udako Ikastaroak :: Literatura
Bidaiatzea gero eta ohikoagoa da gure artean, eta kontakizun mota horrek ere bere txokotxoa eskatzen du literatur kritikan gurean ere. Asmoa da gaur egun bidaien inguruan gaurkotasuna duten zenbait ikuspegiri zabalkundea ematea, Luis Villasante ikergune ederrean.
Gaia: bidaia-literaturaren ikuspegiak. Proposatu nahiko litzateke aztertzeke dauden euskal bidaia-kontakizunak jorratzeko modu bat. Sarrera gisa bi hitz: bidaia-kontakizuna aztertzeari ekitea interesgarria iruditzen zaigu, oraingo kritikari erreparatuta.
Formatoari dagokionez, hitzaldiak izango dira, tailerra talde-lanean aritzeko, eta bigarren eguneko mahai-ingurua.
Ikertzaileak bidaia-literatura eta zenbait azterbide ezagutu gurakoak. Unibertsitate-ikasleak, filologiarekin lotuak edota giza eta gizarte-zientzien ingurukoak; literaturzaleak; interes zabala dutenak bidaiari buruz, eta Euskal Herriko iruditeriari buruz.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:30-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:00-09:45 |
Hitzaldia: Bidaia-kontakizunaren azterbideaz.
Jean Etxepare idazlearen Beribilez (1931) bidaia-kontakizunetik abiatuta, haren azterketa imagologikoa kontuan. Azterbide bat aipatuko da, Daniel-Henri Pageaux-ren imagologia Euskal Herriaren iruditeria zehazteko, eta, aurrekoaren osagarri gisa, Philippe Hamon-en prozedura semiotikoa, ideologia zehazteko. |
|
09:45-10:00 |
Solasaldia. |
|
10:00-10:45 |
Hitzaldia: Fronteretan eta mugetan bidaiatzea.
Aurelia Arkotxaren sorkuntza-lanaren erdi-gune nagusia espazioa da. Gai hori konstante bat bezala agertzen da bereziki poesiaren bidez, bai eta bidaia-ipuingintzaren bidez ere haren obran. Septentrio (2001) argitaratu du eta Bidaide, lau aspaldiko bide-istorio errekontatuak (2013). Euskal Herrian Thoreauren inguruan Antonio Casado da Rocha poeta eta filosofoarekin izan dialogoa baloratzekoa da. Azpimarratzekoak dira Erlea aldizkarian agertu narrazioak ere, bereziki Hiroshige estanpa egilearen Tokaido deitu bidaiaz eta Pierre Loti bidaiariaz. Azken hilabeteetan geografia eta generoaren inguruan gogoetatu du Arkotxak. Horren lekuko, Aingeru Epaltzak gaztelerara itzulia duen Bi sumendiak deitu narrazio poetikoa. |
|
10:45-11:15 |
Atsedenaldia |
|
11:15-12:00 |
Solasaldia |
|
12:00-12:45 |
Hitzaldia: Paulo Kortazar.EHUko irakaslea da Bilboko Hezkuntza Fakultatean, egun "Landscape and Nation in Basque Literature. From Domingo de Aguirre (1864-1920) to Kirmen Uribe (1970)" doktorego tesia idazten ari da. Bere ikerketa lerroak paisaia eta literatura dira. LAIDA Literatura eta Identitatea ikerketa taldeko partaidea da. |
|
12:45-13:15 |
Solasaldia |
|
13:30-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:30-17:00 |
Tailerra |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:15 |
Hitzaldia: Biaiariak eta bidaiak ipuingintza modernoan.
Egun Periodico Bilbao hilabetekariko Pérgola literatura eta arte gehigarriko "Akabuko orrialdea" egiten du. Era berean, Rumble komiki eta ilustrazio aldizkariko artikulugile eta gidoilari dabil eta Arratiako Begitu aldizkariko "Zertzean" eta "Begitandu" ataletan kolaborazioak egiten ditu. Euskal ipuingintza garaikideari buruzko doktore-tesia egiten ari da. |
|
10:15-10:45 |
Solasaldia. |
|
10:45-11:15 |
Atsedenaldia. |
|
11:15-12:30 |
Mahai-ingurua: Bidaia litearaturaren inguruan.Partaideak:
|
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.