Udako Ikastaroak :: Literatura

Bidaiak eta Bidaiariak literaturan.

  • Hasiera-data: 2019(e)ko uztailaren 1a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko uztailaren 2a
  • Tokia: Donostia-Euskaltzaindiako Donostiako Ordezkaritza (TOLARE)
  • Nola heldu: https://labur.eus/p02qp
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 23a

Bidaiatzea gero eta ohikoagoa da gure artean, eta kontakizun mota horrek ere bere txokotxoa eskatzen du literatur kritikan gurean ere. Asmoa da gaur egun bidaien inguruan gaurkotasuna duten zenbait ikuspegiri zabalkundea ematea, Luis Villasante ikergune ederrean.

Gaia: bidaia-literaturaren ikuspegiak. Proposatu nahiko litzateke aztertzeke dauden euskal bidaia-kontakizunak jorratzeko modu bat. Sarrera gisa bi hitz: bidaia-kontakizuna aztertzeari ekitea interesgarria iruditzen zaigu, oraingo kritikari erreparatuta.

Metodologia

Formatoari dagokionez, hitzaldiak izango dira, tailerra talde-lanean aritzeko, eta bigarren eguneko mahai-ingurua.

Nori zuzendua

Ikertzaileak bidaia-literatura eta zenbait azterbide ezagutu gurakoak. Unibertsitate-ikasleak, filologiarekin lotuak edota giza eta gizarte-zientzien ingurukoak; literaturzaleak; interes zabala dutenak bidaiari buruz, eta Euskal Herriko iruditeriari buruz.

Egitaraua

2019-07-01

Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:45

Hitzaldia: Bidaia-kontakizunaren azterbideaz.

  • Aitor Ortiz de Pinedo.

Jean Etxepare idazlearen Beribilez (1931) bidaia-kontakizunetik abiatuta, haren azterketa imagologikoa kontuan. Azterbide bat aipatuko da, Daniel-Henri Pageaux-ren imagologia Euskal Herriaren iruditeria zehazteko, eta, aurrekoaren osagarri gisa, Philippe Hamon-en prozedura semiotikoa, ideologia zehazteko.

09:45-10:00

Solasaldia.

10:00-10:45

Hitzaldia: Fronteretan eta mugetan bidaiatzea.

  • Aurelia Arkotxa

Aurelia Arkotxaren sorkuntza-lanaren erdi-gune nagusia espazioa da. Gai hori konstante bat bezala agertzen da bereziki poesiaren bidez, bai eta bidaia-ipuingintzaren bidez ere haren obran. Septentrio (2001) argitaratu du eta Bidaide, lau aspaldiko bide-istorio errekontatuak (2013). Euskal Herrian Thoreauren inguruan Antonio Casado da Rocha poeta eta filosofoarekin izan dialogoa baloratzekoa da. Azpimarratzekoak dira Erlea aldizkarian agertu narrazioak ere, bereziki Hiroshige estanpa egilearen Tokaido deitu bidaiaz eta  Pierre Loti bidaiariaz. Azken hilabeteetan geografia eta generoaren inguruan gogoetatu du Arkotxak. Horren lekuko, Aingeru Epaltzak gaztelerara itzulia duen Bi sumendiak deitu narrazio poetikoa.

10:45-11:15

Atsedenaldia

11:15-12:00

Solasaldia

12:00-12:45

Hitzaldia: Paulo Kortazar.

EHUko irakaslea da Bilboko Hezkuntza Fakultatean, egun "Landscape and Nation in Basque Literature. From Domingo de Aguirre (1864-1920) to Kirmen Uribe (1970)" doktorego tesia idazten ari da. Bere ikerketa lerroak paisaia eta literatura dira. LAIDA Literatura eta Identitatea ikerketa taldeko partaidea da. 

12:45-13:15

Solasaldia

13:30-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:30-17:00

Tailerra

  • Ander Ros.

Hizkuntza Eskola Ofiziala. Omastikaren inguruko tesia egiten ari da. “Elisée Recluseren testuak gogoan”, (info+)

2019-07-02

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:15

Hitzaldia: Biaiariak eta bidaiak ipuingintza modernoan.

  • Alvaro Rabelli

Egun Periodico Bilbao hilabetekariko Pérgola literatura eta arte gehigarriko "Akabuko orrialdea" egiten du. Era berean, Rumble komiki eta ilustrazio aldizkariko artikulugile eta gidoilari dabil eta Arratiako Begitu aldizkariko "Zertzean" eta "Begitandu" ataletan kolaborazioak egiten ditu. Euskal ipuingintza garaikideari buruzko doktore-tesia egiten ari da.

10:15-10:45

Solasaldia.

10:45-11:15

Atsedenaldia.

11:15-12:30

Mahai-ingurua: Bidaia litearaturaren inguruan.

Partaideak:

  • Itxaro Borda.  1959an Baionan sortua, historian lizentziatua, postari langilea. Bere lehen liburua 1984ean plazaratu zuen Maiatz argitaletxean Bizitza nola badoan izenburuarekin. Hainbat nobela, saio, olerki, artikulu eta kanta-letra idatzi ditu urteetan zehar. Amaia Ezpeldoi detektibearen sortzailea da. Bere azken lana antzerki bat, beti Maiatz etxean, Odolak Su Gabe Diraki tituluarekin. (info+)
  • Juanra Madariaga. Bidaia-literaturaren arloan, 2015eko apirilean, Espedizioa. Mendi ororen pisua (Txalaparta) izeneko lana argitaratu zuen. Bere lehen lan narratiboa izan dena. Obra hau ere galegoz irakur daiteke gaur egun. Literaturarekiko grinaz gain, mendiekiko lilura izan du beti. Alpinista, eskalatzailea eta mendizalea ere bada. Pirinioetatik Alpeetara, eta handik Andeetara (info+).
  • Ainara Maia Urroz (Irun, 1976). “"Xorino Kantharia" ezizenez sinatu nuen aspaldi gaztetxo nintzela olerki-lehiaketa baterako ene poema-bilduma saritugabea. Euskal Filologoa formazioz, eta bokazioz olerkari eta idazle oso sentibera; beste lanetan aritua hala nola, itzultzailea, euskara-irakaslea, euskara teknikaria, literatur kritikoa”. (info+)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Donostia, literatura, bidaia literatura, metodologia, azterketa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.