Udako Ikastaroak :: Internet

Wikimedia lantegia 2019: Txori bat da? Hegazkina? Ez, Wikidata da (eta komikiak wikitzeko beste superheroi batzuk).

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 1a

Wikimedia familiako egitasmoak ezagutu eta sakontzeko lantegia proposatzen dizuegu. Goizean saio ezberdinak antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: euskal komikiak wikitzeko lansaioa. Wikidataren superbotereak baliatuko ditugu horretarako, euskal komikigintza jaso, antolatu eta behar bezala bistaratzeko tresnak guztion eskura jarriz.

Lantegi hau elkarlanean antolatu da: UEU, EWKE , ALDEE eta Hirikilabs.

 

Irakasleak

  • Estefania Calparsoro Forcada
  • Xabier Cañas Yarza
  • Amaia Cuende Isuskiza
  • Joseba Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez

Edukiak

09:30 – 10:00 Harrera eta izen-ematea

10:00 – 11:00 Aurkezpenak

  • 10:00-10:30 Narrazio lanen deskripzioa wikidatan, gomendioen motoreak buruan. Amaia Cuende
  • 10:30-11:00 Wikibox: Wikipediako artikuluak inprimatzen dituen gailu eramangarria.

11:00-11:30 Atsedena

11:30-13:30 Tailerrak

  • Commons: multimedia biltegia. Edukia jaso eta egoki kategorizatzen
  • Wikipediako barne-dinamikak: elkarrizketa-orriak, Txokoaren funtzionamendua, Meta...
  • Tailer teknikoak: Zer falta da nire jakintza arloan? PetScan eta MassViews

13:30-15:00 Bazkaria

15:00 – 18:30 Editatoia eta hackathoia. Euskal komikigintza wikitu eta Wikidatan jartzeko lansaioa

Metodologia

Lantegi praktikoa izango denez, norbere portatila eramatea komeni da.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
BAZKARIA
Elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da, eman izena bazkarian matrikula egiterakoan.

Oharrak

Lantegi praktikoa izango denez, norbere portatila eramatea komeni da

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Etiketak

Donostia, wikipedia, wikimedia, hirikilabs, komikiak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.