Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Terminologia

Euskara gaitasuna lantzen: Euskara Batuaren Eskuliburuaren (EBE) aurkezpena eta erabilera eta euskarazko terminologia-lanaren normalizazioa.

  • Data: 2019(e)ko uztailaren 3a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteazkena. 9:00-13:00 / 14:30-17:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 24a

Ikastaro honek bi atal nagusi izango ditu: goizean Euskara Batuaren Eskuliburuaren (EBE) erabilera landuko da, Euskaltzaindiaren eskutik, eta arratsaldean euskarazko terminologia-lanaren normalizazioa, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Plangintza arduradunen eskutik.

 

Ikastaro hau UEU, EEP  Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika saila eta Euskaltzaindiaren artean elkarlanean antolatu da.

Helburuak

Edukiak

GOIZA: Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

9:00-10:15 - Euskaltzaindiaren webgunea ezagutaraztea.

  • Paskual Rekalde. Nafarroako Gobernuko euskara-itzultzailea, Euskaltzaindiko zenbait batzordetako kidea (Onomastika, Corpus, Gramatika, Euskalkiak), EBEko batzordeko idazkaria, euskaltzain urgazlea

10:15-11:15 - Euskara Batuaren Eskuliburua aurkeztea.

  • Andres Alberdi. Elgoibarko Institutuko euskara-katedradun ohia, Bigarren Hezkuntzako zenbait irakasmaterialen egilea, EIMAko koordinatzaile ohia, EBEko batzordeko burua, euskaltzain urgazlea

.

11:15-11:45 - Atsedena

.11.45-12:45 - Euskara Batuaren Eskuliburuaren erabilera praktikoa

  • Andres Alberdi. Elgoibarko Institutuko euskara-katedradun ohia, Bigarren Hezkuntzako zenbait irakasmaterialen egilea, EIMAko koordinatzaile ohia, EBEko batzordeko burua, euskaltzain urgazlea

.

13:00-14:30 Bazkaltzeko tartea

.

ARRATSALDEA: Terminologia.

14:30-17:30 - Euskarazko terminologia-lanaren normalizazioa.

-Terminologiari buruzko oinarrizko kontzeptuak. 

-Euskarazko terminologiaren aurrekariak eta gaur egungo lana.

-Euskalterm terminologia banku publikoa: antolaketa, edukiak eta erabiltzeko modua.

-Terminologia-kontsultak egiteko beste tresna batzuk: sarean dauden euskarazko corpusak.

 

Irakasleak:

  • Araceli Diaz de Lezana, Hizkuntza Plangintzako arduraduna Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan.
  • Mertxe Olaizola, Hizkuntza Plangintzako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan.

Nori zuzendua

Iparraldean euskaraz lan egiten duten profesionalak: kazetariak, irakasleak, itzultzaileak, hizkuntza-normalizazioko teknikariak nahiz bestelako arlo profesionaletako teknikariak.

Egitaraua

2019-07-03

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-17:00

euskara gaitasuna

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaroa urririk da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
OSTATUA
  • Bernat Etxepare Lizeoan ostatua (lo egiteko tokia) eskaintzen dugu, ikusi ARGIBIDEAK.
  • Eskaera matrikula egiterakoan egin behar da.

Babesleak

Etiketak

Baiona, euskara, hizkuntza baliabideak, EBE, hizkuntza zalantzak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.