Udako Ikastaroak :: Filosofia, Historia, Antropologia, Etnologia

W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria.

  • Hasiera-data: 2019(e)ko uztailaren 2a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko uztailaren 3a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteartea-Asteazkena. 9:00-16:00 / 9:13:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 45,50 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 41,00 €. Bazkideak: 34,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 24a

Ze harreman dute hizkuntzak, kulturak eta herritasunak? Zein zentzutan lotu izan dira hiru elementu horiek euskaldunez aritzean? Wilhelm von Humboldt humanista prusiarrak galdera horien bitartez pentsatu zuen Euskal Herriaz. Era berean, Humboldtek ere eragina izan du auziari heldu dioten hainbat pentsalarirengan. Ikastaro honek bi alde horiek arakatu nahi ditu. Batetik, ikusi nahi da Humboldtek bere bidaietan ze Euskal Herri topatu duen, zer ikasi duen eta bere pentsamenduan ze aldaketa eragin dituen. Bestetik, euskaldunek Humboldt nola irakurri duten gogoetatu nahi da, zer ikasi dioten eta haren ideiak nola erabili dituzten. Bukatzeko, Humboldten pentsamenduak gaur egungo eztabaidetan egin lezakeen ekarpena eztabaidatu nahi da.

Irakasleak

  • Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga

    UPV/EHUko Gaurregungo Historia katedraduna

  • Alaitz Aizpuru Joaristi

    Filosofian lizentziatua. 56ko belaunaldia deitu ohi denean aditua. Bereziki Txillardegiren eta Joxe Azurmendiren pentsamendua landu du. UEUkidea.

  • Haritz Azurmendi Arrue

    Filosofian lizentziatua. Joxe Azurmendiren nazio ideiei buruzko doktoretza tesia egiten ari da UPV/EHUn. UEUren Filosofia sailburua.

  • Ricardo Gomez Lopez

    Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakasle titularra Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean.

    Bloga: Filoblogia

    Twitter: @FiloBlogia

  • Ibai Iztueta Azurmendi

    Doktorea giza zientzietan. Kulturari buruzko hainbat gogoeta egin ditu, besteak beste, Cultura Vasca vs Euskal kultura (2015) saiakeran.

  • Blanca Urgell Lazaro

    Euskal Filologian doktorea. UPV/EHUko irakasle titularra Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, XVIII eta XIX. mendeetako egile euskaldunetan aditua da. Euskaltzain urgazlea.

    Twitter: @b_urgell

  • Iñaki Zabaleta Gorrotxategi

    Filosofiak Doktorea. EHUko irakaslea, Humboldten pentsamendua eta Euskal Herriarekin izan zuen harremana luze ikertu du. Berriki argitaratu du Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria (2018) liburua.

Helburuak

  • Humboldten Euskal Herriarekin izan zuen harremana ezagutzea.
  • Euskaldunen ikerketak bere pentsamenduan izan zuen eraginaz jabetzea.
  • Hainbat euskal pentsalarik Humboldtengandik hartu dituzten ideiak arakatzea.
  • Gaur egungo herritartasunari, euskalduntasunari eta kulturaren gaineko auziei zer ekarpen egin diezazkioken argitzea.

Metodologia

Adituen hitzaldiak, testuen lanketa eta eztabaida irekiak.

Nori zuzendua

Hizkuntzari, kulturari, herritasunari buruzko kezka duen ororentzat, ideia horiei buruzko gogoeta partekatu nahi badu euskal erreferentzietatik, jorratuko diren arloetan arituak izanda edo gabe.

Egitaraua

2019-07-02

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-16:00

HUMBOLDT ETA EUSKAL HERRIA.

09:01-09:30

Sarrera.

09:30-10:30

Humboldten garaiko Euskal Herria: ibilbidea eta testuinguru historikoa

10:30-11:00

Atsedenaldia.

11:00-13:00

Humboldt, euskara eta euskal nazioa.

13:00-14:00

Bazkaria.

14:00-16:00

Humboldten euskalaritza: iturriak, ideiak eta eragina.

2019-07-03

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

HUMBOLDT GAURKO PENTSAMENDUAN.

09:01-10:00

Humboldt-en ondarea Txillardegiren lanean. Herrigintza, kulturgintza eta euskalgintza berritzaile baten bidean.

10:00-11:30

Joxe Azurmendi, Humboldten ikerlaria. Hizkuntzaren, kulturaren eta gizadiaren filosofiak.

10:30-11:00

Atsedena.

11:30-13:00

“Definitu ala definitua izan” Eztabaida irekia.

15:00-16:00

Bisita Euskal Museoaren liburutegira.

Funtsa ezagutu eta Humboldten lehen bi edizio erakutsiko dizkigute.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
OSTATUA
  • Bernat Etxepare Lizeoan ostatua (lo egiteko tokia) eskaintzen dugu, ikusi ARGIBIDEAK.
  • Eskaera matrikula egiterakoan egin behar da.

Babesleak

Etiketak

Baiona, herritasuna, kulturaren filosofia, euskal pentsamendua

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.