Udako Ikastaroak :: Artea , Ikuskizunak, Dantza

Antzerki fisikoa. Neutraltasuna landuz, bereizten gaituenaren bila.

  • Hasiera-data: 2019(e)ko uztailaren 1a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko uztailaren 2a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00/14:00-16:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 24a

Ikastaro honetan, gorputza, espazioa, mugimendua eta akzioa abiapuntutzat hartuz jorratuko dugu antzerkia. Gorputza komunikazio eta adierazpen tresna bihurtuko dugu, bere gaitasun eta ezaugarriez baliatuz. Maskara neutroaren lana zimendutzat harturik, narrazio fisikoaren baliabide ugari ezagutuko ditugu, inprobisazio teknikaren oinarrizko kontzeptuak eta mugimenduaren analisia lantzen ditugun bitartean.

Irakasleak

Helburuak

  • Gorputzaren jarrera eta akzioen neutraltasuna landuz, norbere bereizgarri eta banakotasunak ezagutzea, gure gorputzaren gainean kontzientzia handitu eta guzti hau antzerkiaren zerbitzura ipintzeko.
  • Gure irudimenaren mugak zabaltzea, narrazio fisikoaren bitartez edozer gauza eszenara eraman dezakegula ikusiz.
  • Eszenan egoteko moduan arreta jartzea, gure egoeraren garrantziaz jabetuz.
  • Zenbait akzio edo mugimenduren funtsa ikastea (ate bat ireki...), pantomimaren oinarri gisa.
  • Eta noski... primeran pasatzea!

Metodologia

Gure lan egiteko era, errespetuan oinarritzen da. Auzietatik harago dagoen segurtasun eta konfiantzazko giro batean, ikasleak euren garapenean lagunduko ditugu.

Landuko duguna, 3 ataletan sailkatu daiteke, naiz eta hauen arteko muga zehaztugabea izan:

Prestakuntza fisikoa: Gure tresnarik garrantzitsuena, gorputza da. Luzaketa eta berotze ariketen bitartez, gure lanabesa martxan jarriko dugu, hau esnatu eta lesioetatik babesten dugularik. Eduki ezberdinak lantzeko ariketak:

  • Mugimendu analisia: Pantomimaren hazia ereingo dugu, lanerako baliabide gisa.
  • Maskara neutroa: Oihal zuria bilatuko dugu gero bertan guk geuk erabakitzen duguna margotu ahal izateko.
  • Narrazio fisikoa: Gorputza eta espazioarekin jolastuz kontatzeko baliabide ezberdinak landuko ditugu.

Inprobisazioak: Inprobisazio mota ezberdinen bitartez, landutako edukietan sakontzen hasiko gara, banaka zein hauek nahastuz. Gure eskakizun maila, ikasle bakoitzaren esperientzia eta beharren arabera moldatuz.

Nori zuzendua

Antzerkiaren mundua, gorputza, espazioa, mugimendua eta akzioaren ikuspegitik jorratzeko gogoak dituen orori zuzendua dago ikastaroa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
OSTATUA
  • Bernat Etxepare Lizeoan ostatua (lo egiteko tokia) eskaintzen dugu, ikusi ARGIBIDEAK.
  • Eskaera matrikula egiterakoan egin behar da.

Oharrak

Ikasleak ekarri behar duen materiala:

  • Arropa erosoa eta arreta galarazi dezaketen marrazki edo berezikeriarik gabea (neutroa), beltza ahal den heinean.
  • Aretoaren zoruaren arabera oinutsik edo dantza zein kirol zapatilekin lan egingo dugu.
  • Tapaki edo manta bat ekarri, lurrean etzanda egoteko.

Babesleak

Etiketak

Baiona, antzerkia, antzerkigintza, gorputz adierazpena, antzerki fisikoa, maskarak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.