Udako Ikastaroak :: Marrazkigintza, Literatura, Hezkuntza

Sormena lantzen: idatz dezagun ipuin laburra.

  • Hasiera-data: 2019(e)ko uztailaren 1a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko uztailaren 2a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00/14:00-16:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 24a

Etorkizunaren erronka da edozein ikasle edota profesionalentzat berrikuntza eta sormena garatzea. Etengabe aldatzen ari den gizarte honetan eta teknologia berrien abiadura geldiezina den gizarteetan ezinbestekoa izango da ideia berriak sortzea eta garatzea. Horixe da ikastaro honen helbururik nagusiena. Sormena garatzeko estrategia batzuk aurkeztu nahi ditugu eta horretarako oinarrian dauden metodologien eta teorien berri eman nahi dugu. Autonomian eta adimen anitzetan oinarrituz, saio praktiko bat eskaini nahi dugu, non partaideek praktikaren bitartez ikasiko duten. Arloen arteko proiektuak izango dira gure ikastaroen oinarri, horregatik, lan-taldeetan garatuko ditugu hainbat praktika.

Irakasleak

  • Alfredo Gil Larrinaga

    Arte Ederretan doktorea. Eskarmentu handikoa teknologia berrietan.

  • Arantzazu Martinez Etxarri

    Hizkuntzalaritzan doktorea eta hizkuntzetan aditua. Eskarmentu handikoa Europar Proiektuen kudeaketan eta koordinazioan.

Helburuak

  • Autonomian eta adimen anitzetan oinarritzen diren metodologiei buruz hausnarketa egitea.
  • Errealitatetik geletara abiatzea, jatorrizko puntua zein den hausnartuz.
  • Sormena garatzeko estrategia eta baliabide batzuk aurkeztea.
  • Ikasketa esanguratsua bultzatzea, beti ere egunerokotasunean baliagarriak diren atazak eta proiektuak garatuz, hots, beharrei erantzuten dieten lanak ekoiztuz.

Edukiak

  • Medologia eta praktika.
  • Sormena garatzeko estrategiak eta baliabideak.
  • Inposaketarako eta ipuinaren aspektu formalak lantzeko baliabideak eta informazioa.

Metodologia

Aurkeztuko diren metodologien egokitasuna praktikaren bitartez frogatuko da. Eredua, alegia, praktikara eramatea da ikastaro honen helburu nagusienetakoa.

Nori zuzendua

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Magisteritzako ikasleak.

Edozein ikasle unibertsitario, diseinuan eta sormenean interesatuta dagoena.

Orohar, sormenean interesatuta dagoen edozein, baita, bere bizitza pertsonalean sormena landu nahi duen edozeini interesantea gerta dakioke ikastaro praktiko hau.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
OSTATUA
  • Bernat Etxepare Lizeoan ostatua (lo egiteko tokia) eskaintzen dugu, ikusi ARGIBIDEAK.
  • Eskaera matrikula egiterakoan egin behar da.

Babesleak

Etiketak

Baiona

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.