Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Komunikazioa, Psikopedagogia

Komunikazio Ez Bortitza: hastapeneko edukiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 20a

Gugan konfiantza gehiago izan nahi dugu eta bikoteari, gurasoei, seme-alabei, ikasle, nagusi edo lagunei haserretzeko beldurrik gabe adierazten ikasi. Sarritan nahiko genukeena adierazi ezinik edo esango genukeena baino gehiago esaten aurkitzen gara, honek ekartzen duen erru edo ondoez sentsazioarekin.

Marshalll Rosenberg-ek garatu zuen Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) ereduan oinarrituko gara, geurekin edo besteekin komunikatzeko irizpide baliagarriak eskaintzen baitizkigu modu erraz, zehatz eta eraginkorrean.

Egoera gatazkatsuak elkarlanetik eta begirunez konpontzea amesten dugu eta horretarako ezinbestekoa izango da norbere bizipenak besteari minik egin gabe adierazten jakitea eta bestearena ulertzen saiatzea.

Irakaslea

Helburuak

  • Komunikazio Ez Bortitzeko oinarrizko elementuak ezagutzea
  • Gure emozio eta jokaera eragiten duena ulertzea, hauek bideratu ahal izateko.
  • Adierazi nahi duguna zintzotasunez azaltzeko praktikak egitea.
  • Entzuteko zaila egiten zaiguna enpatiaz entzuteko entrenamendua lortzea.
  • Gatazken kudeaketan trebatzea.

Edukiak

  • Komunikazioan urrutiratzen eta gerturatzen gaituzten osagaiak.
  • Adierazpen zintzoa. Egoera zailen aurrean nola adierazi zer pentsatzen dugun harremanak kaltetu gabe?
  • Enpatia. Nola bat egin beste pertsonarekin, onartzeko zaila gertatzen zaigun eran adierazten bada ere?
  • Muga irmo eta maitakorrak. Norbaitek gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten duenean, nola adierazi besteak entzun ahal dezan? Nola eta zein muga jarri?
  • Gatazken ebazpena. Nola egin aurre gatazkei era baketsuan eta alderdi desberdinentzat konponbide atsegingarri batekin?

Metodologia

Teoria aurkeztu ondoren ariketa praktikoen bidez, partaideen egoerak aztertu eta sakondu al izango dute.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Eibar, komunikazioa, harremanak, Marshalll Rosenber, gatazkak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.