Udako Ikastaroak :: Soziologia

Prekarietatearen eragina gazteongan: parte-hartze politikotik bizi ikuskerara.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 26a

Duela hiru urte ekin genion Ernaik eta Ipesek gazteriaren parte hartze politikoa elkarlanean aztertzeari. Ibilbide horretan mugarri izan zen 2017ko ekainean UEU-ren udako ikastaroen baitan antolatutako “Gazteak: parte-hartze politikotik boteretzera?” ikastaroa. Saio horretan gazteriak egungo testuinguruan subjektu bezala dituen potentzial eta arriskuak mahaingaineratzea genuen xede, gazteriak pairatzen duen problematika komunari boteretze prozesuen bidez nola erantzun dakiokeen aztertuz. Parte hartze politikoa modu zabal batean ulertuz, eta gazteriaren antolakuntza espazioei erreparatuz (Gazte Mugimenduak nagusiki), Gazte Boterearen bueltan hausnartuz eman diogu jarraipena bi urte hauetan, horiek elkarlanean ekoitzitako “Pitzatu. Gazte Boterez Euskal Herria eraiki” liburuxkan jasoz.

Hausnarketan sakonduz, gazteok egun bizi ditugun bizi baldintzek eta prekarietateak gure bizi-ikuskera, eta parte hartze politiko zein boteretzerako estrategia kolektiboak erabat baldintzatu eta eraldatu dituztela, baita testuinguru politikoan ematen ari diren aldaketa sakonek ere. Hortaz, bidean sakontzeko elementu hauei erreparatzea ezinbestekoa zaigu.

Ikastaro hau IPES eta Ernai-rekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Gazteriak pairatzen duen prekarizazioa zein elementuren bueltan egituratzen den aztertu, eta honek gazteon bizi-ibilbidean eta parte-hartze politikoan duen eragina aztertzea. Gazteon ikuspegi propioa garatzea eta plazaratzea.
  • Prekarietateari aurre egiteko gazteriak garatzen dituen tresnak ezagutarazi eta aztertu eremuz eremu. Praktika ezberdinen arteko ezagutza eta eztabaida bultzatzea. Oinarri komunak identifikatu eta aurrera begira gazteon prekarietatearen aurka jarduten dugunon artean sinergiak bultzatzea.

Edukiak

9:00-9:15 Ikastaroaren aurkezpena, helburuak eta metodologia.

9:15-9:45 Orain arteko bidea aztertuz. Gazteon bizi-ibilbidea eta Gazte Boterea. 

  • Orain arteko hausnarketen sintesiaren aurkezpena abiapuntu bezala. Nola ulertzen dugu gazteon bizi-ibilbidea?

9:45-11:00 Prekarietatearen eragina gazteongan I:

Irakasle lanetan ibilitakoak, gaiarekiko egindako hausnarketa eta ondorioztaturiko hipotesien konpartitze ariketa bat egingo dute.

  • Prekarizazioa: Krisi kapitalistaren estrategiak aberastasuna metatzen jarraitzeko
  • Prekarietatearen ezaugarriak: ez da aldi baterakoa, ez da sektoriala, ez da koiunturala
  • Prekarietatearen eragina: Bizi-baldintzak, bizi-ikuskera, parte hartze politikoa.

Talde dinamikaren bidez aurkezpenaren gaineko eztabaida burutuko dugu.

11:00-11:30 Atsedena 

11:30-13:00 Prekarietatearen eragina gazteongan II:

  • Eremu ezberdinetan prekarizazio prozesuak dituen ezaugarriak eta eragina aztertuko dugu: enplegua, etxebizitza, zaintza eta harremanak, eskubide sozial, zibil eta politikoak.
  • Eremu bakoitzaren aurkezpen labur bat burutuko dugu eta ondoren talde eztabaidaren bidez eremu bakoitzeko lehentasunak edo gako nagusiak eztabaidatu eta indentifikatuko ditugu.

13:00-15:00 Bazkaria

15:00-16:30 Prekarietateari aurre egiteko esperientziak eta alternatibak.

  • Gazte eta Herri mugimendu zein instituzio edo elkarte ezberdinetatik, prekarietateari aurre egiteko garaturiko hainbat esperientzia ezagutu eta partekatuko ditugu word-kafe formatuan.

16:30-17:00 Ikastaroaren itxiera eta ebaluazioa.

 

IRAKASLEAK:

  • Ibon Meñika Orue-Etxebarria. Gizarte integrazioan Goi Mailako lanbide Heziketa ikasketak eginak. Ipes elkarteko kidea.
  • Unai Palenzuela Argote. Soziologian graduatua. Ernaiko kidea.
  • Iratxe Delgado Arribas. Ingurumen Ingeniaritzan graduatua. Ernaiko kidea.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, non ponentziak, esperientzien aurkezpenak eta talde eztabaidak uztartuko diren.

Nori zuzendua

Gazte Mugimenduan zein bestelako esparruetan gazte prekarietatearen kontra aritzen den gazte orori, prekarietatearen aurka bestelako esparruetan borrokan dabiltzan aliatuei (feministak, sindikalgintza, ikasle mugimendua...), ikerketa diziplina ugarietan dabilen ikerlaria (izan ikasle, ikerketa arautuetan dabilena, elkarte ezberdinetatik aritzen dena – instituzionalak zein herri elkarteak-) gazteria ikerketa gisa lantzen duena, interesa izan dezakeen edozein norbanako.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Eibar, gazteak, ekonomia, parte hartzea, gazeria, bizi-ibilbidea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.