Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Kaixo Mundua: Teknologiaren erabileratik sormenera, konpetentzia digitala ikastetxean lantzeko estrategia eta balibideak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 23a

Kaixomundua.eus gazteen gaitasun-digitalak sustatzeko proiektua da. Hezkuntza-proiektuaren helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea da. Horrez gain, eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxillerrean edo Lanbide Heziketan ikasten duten ikasleei zuzendutako proiektua da.

2018-2019 ikasturtean proiektu pilotoan parte hartu duten ikasleek webgune erreal bat sortu dute praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez, eta kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira. Gainera, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza ere indartu nahi du lehiaketak.

Ikastaroan Kaixomundua.eus proiektuak eskaintzen dituen baliabideak ezagutu, eta ikasgelan martxan jarri duten irakasleen esperientzia ezagutuko dugu aurkezpen eta foro irekiaren bitartez.

 

Ikastaro hau UEU eta .EUS Fundazioaren artean elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eskola-komunitatean.
  • Eduki digitalak euskaraz sortzea sustatzea.
  • Ikasleek webgune erreal bat sortzea praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez
  • Ikasleak kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasatzea.
  • Trebakuntza teknologikoa eskaintzea irakasleen prestakuntza indartzeko.

Edukiak

09:00 – 09:15 Ongi etorria

  • Leire Palacios Egiguren, Puntu EUS Fundazioko proiektu kudeatzailea eta Euskadi Irratiko Sarean irratsaioko arduraduna.

09:15 – 10:00 Konpetentzia digitalak eskola-komunitatean

  • Sagra Crespo Zulet, Hezkuntzan ere librezale taldeko kide eta Donostiako berritzeguneko IKT programaren arduraduna.

10:00 – 11:00 Kaixomundua.eus proiektua: konpetentzia digitala ikastetxean nola lantzeko estrategia.

  • Lorea Argarate Zubia, TAZEBAEZ koop-eko kidea, eta Kaixo Mundua proiektuko aholkulari pedagogikoa.

11:00 – 11:30 Atsedenaldia

11:30 – 12:45 Kaixomundua.eus esperientzia: hezkuntzatik sormenera.

  • Aiora Egiguren (Lekeitio BHIko irakaslea)
  • Unai Busturia (Arizkemdi ikastolako irakaslea)
  • Aimar Cordero (Egibide institutuko iralaskea)
  • Eider Galarraga (Ondarroa BHIko irakaslea)

12:45 – 14:00 Foro irekia: zalantza eta zailtasunei aurre egiteko metodoak.

Dinamizatzailea: Leire Palacios Egiguren

Metodologia

Aurkezpenak eta mahai-ingurua.

Nori zuzendua

Hezkuntzako profesionalentzat, irakasleentzat, eta oro har hezkuntzan teknologia berriak eta sormena uztartzeko grina dutenentzat.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaroa doan da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Eibar, kaixo mundua, kaixomundua, hezkuntza, konpetenzia digitala, estrategia digitala, baliabide digitala, wordpress

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.