Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

NextCloud & Moodle: hezkuntzarako azpiegitura libreak garatzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 23a

Hezkuntzan teknologiaren erabilera gero eta handiagoa den honetan, enpresa erraldoien jabedun softwarea gailentzen ari da. Eskoletan software irekia sartzeko aukera ere badagoela frogatzen ari dira hainbat tokitan. Adibide gisa, hor dauzkagu batetik NextCloud, fitxategiak gordetzeko bezero-zerbitzari zerbitzuak eta, bestetik, Moodle, ikaskuntza kudeaketarako tresna. Biak, kode irekiko tresnak dira eta horiek erabiliz bertan erabiltzen diren datu guztien kontrola askoz handiagoa izateko aukera ematen dute. Gainera, modu integratuan instalatu era erabiltzeko aukera dago.

Publiko guztientzako modukoa izango den ikastaroa antolatuko dugu, bitan banatua. Lehenbiziko egunean NextCloud+Mooodle instantzia bat martxan jarri (baimenak, zerbitzuak...) eta probatuko dugu. Bigarrena teknikoagoa izango da eta honelako zerbitzu bat automatizatu eta instalatzeko behar diren zerbitzuetaz arituko gara.

Irakasleak: Iñigo Gebara, Tomas Tamayo eta Unai Gorrotxategi.

Helburuak

  • Eskola baten testuinguruan, NextCloud+Moodle tresnek eskaintzen dituzten aukerak aztertu eta balioestea
  • Maila teknikoagoan, instalazioa automatizatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta lanen azterketa
  • Hezkuntza zentro baten beharren hausnarketa kritikoa sustatzea, eta software libreak eskaintzen dituen aukerak balioestea.

Edukiak

Lehen eguna

  • Sarrera: hezkuntzan software librea erabiltzearen aukerak eta erronkak.
  • NextCloud&Moodle: oinarrizko instalazioa eta aukerak.

 

Bigarren eguna

  • Zerbitzuen orkestazioa eta automatizazioa

Metodologia

Aktiboa. Edukiak modu praktikoan landuko dira eta momentu oro ikasleen parte-hartzea bultzatuko da.

Nori zuzendua

IKT dinamizatzaileak, informatika irakasleak, informatikariak edo teknologia honetan saltseatzeko interesa izan dezaketenak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1968348016

Ebaluaziorako irizpideak:

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  • % 85eko aprobetxamendua izatea.

Etiketak

Eibar, teknologia, teknologia libreak, software librea, tresnak, eskola, instalazioak, ikaskuntza, hezkuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.