Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia

Parisko hitzarmena 2050: klima aldaketa ondorioetara egokitu edo ondorioak onartu.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 23a

Parisko Hitzarmena 2050 Klima aldaketari buruzko akordioa da, Nazio Batuen barruan egokitutakoa. 2016an sinatu zen. Besteak beste zera dio, 2020tik aurrera karbono isurketak gutxitu egin behar direla, negutegi efektua geldiarazteko, lurraren tenperatura bi grado baino gehiago igo ez dadin, eta ahal dela 1.5 gehienez.

Gurera etorrita, Eusko Jaurlaritzak Klima-Aldaketaren aurkako Euskadiko Estrategia 2050 onartu zuen 2015ean.

Zein da egoera? Zeintzuk dira hartu behar diren neurriak?, nolakoak izango dira? Aginte eredu berriak sortuko dira? Herritarren bizi modua zertan eta nola egokitu beharko da?

Galdera hauei eta sortu daitezkeen beste batzuei erantzuteko ikastaroa da hau. Bost adituk emango dizkigute euren hitzaldiak gaiaren inguruan, aurrean dugun erronka hobeto ulertzeko eta hartu behar diren/ditugun erabakiak identifikatzeko asmoz.

Egun bateko jardunaldia proposatzen da. Goizean eta arratsaldean. Mahai inguru batek emango dio amaiera ikastaroari

Edukiak

09:00-09:40 - Klima aldaketak zein lege aldaketa eskatuko dizkigu?

  • Xabier Ezeizabarrena (EHU, abokatua)

09:40-10:20 - Zer nolako tresnak balia ditzakete administrazio publikoek klima-aldaketari aurre egiteko?

  • Jasone Urkola (UPV/EHU)

10:20-11:00 - Energia transizioa: Garraio sistema: erregai fosiletik berriztagarrietara.

  • Aitor Urresti (UPV/EHU, Eibarko Ingeniaritza eskola)

11:00-11:25 - Atsedena.

11:30-12:10 - Energia transizioa: auto elektrikoak eta errekarga sistema.

  • Alvaro García Collado (Ibil enpresa)

12:10-12:50 - Energia transizioa: Eraikinak. Nola bihurtu “eko” bigarren eskuko etxebizitzak. (nork ordaindu behar du, administrazioak, jabeak, maizterrak?)

  • Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria (Arkitektoa, UEUkidea)

12:50-13:00 - Eztabaidarako tartea.

13:30-14:50 - Bazkaria.

15:00-15:40 - Goiener: energia berriztagarrien euskal kooperatiba: indarrak eta ahuldadeak.

  • Santi Otxoa de Eribe (Goiener)

15:40-16:20 - Energia transizioa: Danimarkako adibide publikoa

  • Leire Gorroño (Ingeniaria)

16:20-17:20 - Pobrezia eta transizio energetikoa.

  • Joseba Etxebarria (Injenieritza tekniko eta Magisteritzan Ingurugiro heziketarako aholkulari izanda)

17:20-17:30 - Mahai ingurua eta ondorioak

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

Eibar, klima aldaketa, Nazio Batuak, negutegi efektua, Eusko Jaurlaritza, Estrategia 2050

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.