Udako Ikastaroak :: Komunikazioa

Komunikazio estilo feminista lantzeko ikastaroa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 17a

Emakumeon presentzia areagotu bada esparru publikoan, oraindik badira emakume askok ezetz esaten diotenak hitzaldi, debate edo saio batean parte hartzeari. Gauza asko daude horretan, baina horietako bat, zalantzarik gabe, publiko aurrean hitz egiteko beldurra da, oso maskulinizatuta dagoen eremu batean aske eta lasaitasunez aritzea, alegia. Ikastaro honetan, horretaz arituko bagara ere, harago joango da, eta emakumeen eta gizonen sozialiazioan dauden ezberdintasunetan oinarrituta, komunikazio-estilo ezberdinak ere identifikatuko ditugu, baita horietatik abiatuta, estilo komunikatibo feminista lantzeko oinarriak ezarri eta ikasi ere.

Ikastaroa praktikoa izango da, eta ikaslearen esperientzietatik zein lanketatik abiatuko gara teorian (aurretik eskuragarri izango dute ikasleek) azaltzen diren kontzeptuak eta teknikak aplikatzeko, norberak egin beharreko auto-ebaluazio partekatu batean oinarrituta. Jakitun gara abiapuntu ezberdinetatik hasiko den ikasketa bat dela, eta horrek ere aberasten du ikasketa-prozesu bera.

Irakasleak

  • Itxaso Fernandez Astobiza

    UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio- eta Publizitate-Saileko irakaslea. eta UEUko Komunikazio Saileko kidea.

  • Arantza Gutierrez Paz

    UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio- eta Publizitate-Saileko irakaslea. eta UEUko Komunikazio Saileko kidea.

Helburuak

  • Komunikazio-estilo ezberdinak (aserziozkoa, pasibo, agresiboa) identifikatu eta genero-ikuspegitik aztertu.
  • Komunikazio-estilo feminista (hizkuntza eta komunikazio ez-androzentrikotik harago) ezagutu eta landu, bai pertsonareteko komunikazioan zein esparru publikoan.
  • Ikasleei komunikazioa lantzeko tresnak eta baliabideak eman, bere ahalduntze prozesuan baliagarriak izan daitezkeenak.

Edukiak

Ekainak 24, asteartea

9:00-10:00 Ikastaroaren nondik norakoak. Parte-hartzaileen aurkezpena (aurkezpen-dinamika)

10:00-11:00 Komunikazio estiloak (teoria):

  • Komunikatzaile pasibo, agresibo eta asertiboa.
  • Komunikazio-estilo femenino eta maskulinoa???
  • Komunikazio-estilo feminista.

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-13:00 Gure komunikazio-estiloa ezagutzeko 2/3 minutuko diskurtsoa norberak nahi duen gaiaren ingurua, besteen aurreran.

13:00-15:00 Bazkaltzeko tartea

15:00-16:30 Emakumeok esparru publikoan:

  • Erabiltzaileak hartzeko esparru formalak eta informalak.
  • Mansplaning-i aurre egitea, nola?
  • Bileren antolaketa.
  • Eztabaidaren antolaketa.

(Ariketa praktikoetatik abiaturiko lanketa)

16:30-17:00 Egunaren laburpen-saioa eta ebaluazioa.

 

Ekainak 25, asteartea

9:00-11:00 Komunikazio feminista lantzen (saio teoriko-praktikoa) I:

  • Diskurtsoa lantzen ikuspegi ez-androzentrikotik (hizkuntza inklusibotik komunikazio feministara)

11:00-11.30 Atsedenaldia

11:30-13:00 Komunikazio feminista lantzen (saio teoriko-praktikoa) II:

  • Pertsonaren komunikazioa feminismotik: aserziozko erantzunak lantzen.

13:00-15:00 Bazkaltzeko tartea

15:00-16:30 Komunikazio feminista lantzen (saio teoriko-praktikoa) III:

  • Publiko aurrean hitz egiteko teknikak.
  • Beldur eszenikoari aurre egiteko teknikak.

16:30-17:00 Ikastaroaren laburpen-saioa eta ebaluazioa.

Metodologia

Saio praktikoa izango da.

Metodologia ezberdinak erabiliko dira: kasu partikularretatik abiatuko gara. Metodologia parte-hartzailea da. Entzuteka aktiboa landuko da. Ikasleekin horrela adostuta, saioak graba daitezke; grabazio horiek ez dira inolaz ere guztiei partekatuko, norbanakoei berea baizik

Nori zuzendua

Esparru pribatuan zein publikoan bere komunikazioa hobetu nahi duten pertsonei.

Komunikatzaile guztiei: irakasleak, komunikazio-profesionalak, politikariak, talde-bozeramaleak...

Ikuspegi feministatik komunikazioaren inguruan gogoeta egin nahi duten pertsonak, eta bereziki jarrera matxistak identifikatu eta aurre egin nahi dizkietenei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Etiketak

Iruñea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.