Udako Ikastaroak :: Artea , Ikuskizunak, Marrazkigintza, Musika, Pintura, Zinema, Soziologia

Kultur kudeaketa eta feminismoa. Aritzetik partekatzeko, partekatzetik eraikitzeko espazioa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 18a

Ikastaro honek feminismoa eta kultur kudeaketaren arteko loturaren beharra arakatzeko asmoa du. Pentsamendu feministaren transmisiorako kudeaketa funtsezko alorra da, alegia, sorkuntza feminista ez bada kultur-instituzio eta ekimenetan ikusgarri egiten, gizarteratzea eta zabalkuntza zailtzen dira. Aldi berean, kultur kudeaketa feministaren helburua ez litzateke soilik feminismotik bultzatutako kultur-ekoizpen eta pentsamendua programatzea, baita kritika feminista kultur kudeaketaren oinarriei aplikatzea ere, denetariko kultur proposamenak begirada feministaren bitartez ulertzeko.

Euren praktikan feminismoa uztartzen saiatzen diren edo hori egiteko gogoa duten kultur kudeatzaileak eta sorkuntzan aritu eta interesatuak batu nahi ditugu espazio honetan, elkarrekin hutsunea betetzen hasi gaitezen.

Helburuak

  • Euren praktikan kultur kudeaketa eta feminismoa uztartzen saiatzen diren profesional eta pentsalariak elkartzea, estrategiak eta atakak partekatzeko asmoz.
  • Kultur kudeaketan ibili eta feminismoarekiko interesa izan arren, bi esparruak nola uztartu ez dakiten profesionalentzako elkarketa eta elkartruke gune bat izatea.
  • Teoriatik feminismoa eta kultur instituzioak landu dituzten pentsalari eta akademikoak kultur kudeaketaren praktikan ari direnekin elkartzea, ideia eta esperientziak alderatzeko.
  • Saretze lanak egitea, kultur kudeaketa feministaren hedatzea eta transmisioa lantzeko.
  • Gai honen inguruko bibliografiaren hutsuneaz gogoeta egin eta honetarako konponbideak aztertzea.

Metodologia

Ikastaroan hiru saio mota egongo dira: marko teorikoa ezarriko duten parte-hartzeak batetik, kasu espezifikoak landuko dituzten proposamenak bestetik eta partaideekin garatutako edukia zehazteko dinamikak azkenik.

Marko teorikoan ondaretik eta museologiatik landuko da kultur kudeaketa feministaren beharra, Maider Maraña eta Haizea Barcenillaren esku, eta kasu praktikoetan aldiz mahai inguruak antolatu dira diziplina desberdinetako begiradak eta ahotsak batuz: arte komisariotza, kultur kudeaketa, antzerkia, zinema, bertsolaritza, literatura... Kasu praktiko bakoitzean esparruan lanean dabilen profesional batek aurkeztuko du bere esperientzia, eta ondoren eztabaida irekiko da. Horretaz aparte, talde dinamika planteatuko da, modu praktikoagoan auziak, irakurketak, proposamenak...mahai gainean jarri eta elkarrekin partekatzeko.

Nori zuzendua

  • Kultur kudeaketarekin lotu daitezkeen Graduetako ikasleak: filologia, historia, artea, antropologia eta antzekoak.
  • Kultur kudeaketan profesionalki ari direnak.
  • Kultur kudeaketan herrigintzatik aritzen direnak
  • Kultur kudeaketaren gaineko ikertzaileak.
  • Kulturaren transmisioan interesatutakoak.
  • Sorkuntza, kultura eta feminismoaren arteko harremanean interesa dutenak

Egitaraua

2019-06-20

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Ongi-etorria eta aurkezpena.

  • Haizea Barcenilla eta Aintzane Usandizaga.
09:15-10:00

Aurkezpena: Kultur-kudeaketa feminismotik: nondik hasi?

  • Haizea Barcenilla Garcia. Artearen Historiako irakaslea eta komisarioa.
10:00-10:45

Aurkezpena: Ondarea eta feminismoa

  • Maider Maraña Saavedra, UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Catedrako arduraduna eta ikerlaria.
10:45-11:00

Eztabaidarako tartea.

11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Dinamika

  • Gidari: Haizea Barcenilla eta Aintzane Usandizaga
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea

15:00-17:00

Mahai ingurua. Feminismoa eta kultur kudeaketa independentea.

Partaideak:

  • Ane Labaka Mayoz. Euskal Filologian lizentziatua. Bertsolaria, irakaslea eta Txakur Gorria kolektiboko kidea, besteak beste. http://txakurgorria.eus/
  • Garazi Ansa Arbelaiz, Artearen Historiako irakaslea UPV/EHUn; Hainbat komisariotza lan burutu ditu eta honetan datza baita ere bere ikerketa ildoa.
  • Leire Palacios Egiguren, Gizarte Zientzietan eta Komunikazioa lizentziaduna. Kultur kudeaketan eta komunikazioan aritu da bitarteko ezberdinetan

Dinamizatzen: Aintzane Usandizaga

2019-06-21

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Mahai ingurua. Kudeaketa feminista kultur egitura ezarrietan: utopia ala beharra?

Partaideak:

  • Vanesa Fernandez Guerra Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria. Ikus-entzuneko doktorea da eta kudeaketan urte luzez aritua. http://zinebi.eus/web/eu/
  • Leire Lopez Ziluaga Irakasle, editore, eta musika eta literatura kritikaria da. Astra ekimeneko sortzaileetako bat izan zen. Egun Susa argitaletxeko editorea da.

Dinamizatzen: Haizea Barcenilla

10:00-10:30

Eztabaidarako tartea.

10:30-11:00

Bakarrizketa. Emakume jaio omen naiz.

  • Nerea Arriola Urberuaga. Erizaina eta aktorea. Zurriola Antzerki eskolan eta Donostiako TAEn burutu zuen bere formazioa. Antzerkian eta ikus-entzunekoetan aritzen da.
11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Azken hausnarketara bideratzeko dinamika eta itxiera.

  • Gidari: Haizea Barcenilla eta Aintzane Usandizaga

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1968348015

Ebaluaziorako irizpideak:

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko ondoko baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

  • % 85eko aprobetxamendua izatea.

Babesleak

Etiketak

Eibar, kultura, feminismoa, kultura kudeaketa, transmisioa, sorkuntza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.