Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Biologia eta Natur Zientziak

Ekonomia zirkularren oinarriak eta tokiko esperientziak.

  • Hasiera-data: 2019(e)ko ekainaren 18a
  • Amaiera-data: 2019(e)ko ekainaren 20a
  • Tokia: Tolosa - Lehiberri Zentroa
  • Nola heldu: https://www.lehiberri.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteartea-Osteguna. 9:30-13:30 / 9:00/14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko ekainaren 14a

Etengabeko hazkundea eta ekonomia linealean oinarritutako gaur egungo kontsumo-modeloak sortzen dituen hondakinen kudeaketa gizartearen funtsezko kezketako bat bilakatu da. Honela, prebentzioa sustatzea eta sorturiko hondakinen kudeaketa eta tratamendua optimizatzea gure erronka handietako bat da.

Baina ez hori bakarrik. Eredu lineal honek beste arazo larri batzuk dakartza, besteak beste, geroz eta natur baliabide gutxiago geratzen da. Lehengaiak erauzi, eraldatu eta produktu gisa merkaturatu egiten dira ondoren kontsumituak izateko. Behin kontsumituta, produktu hauek eta bertan dauden materialak bota egiten dira alferrik galdutako material kantitatea urtetik urtera handituz.

Ekonomia lineal jasangaitz honek ez du aipatutako bi arazoak konpontzeko aukerarik ematen. Horrela, berandu baino lehen ekonomia eredua aldatu beharra dago arazo horiek gainditzen lagunduko duen ekonomia zirkularrera “biratuz”.

Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira berriz ere ekonomian “sartuz” natur baliabideetara jo gabe.

Ikastaro honetan ekonomia zirkularra zer den eta praktikoki nola aplikatu daiteken erakutsiko da. Horretarako gai teorikoak zein eredu praktikoak ezagutuko dira.

 

Ikastaro hau Tolosaldea Garatzen elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Ekonomia inguruan zer den eta zertarako den herritarren artean zabaltzea.
  • Euskal Herrian zabaldu diren ekonomia zirkularraren inguruko zenbait adibide ezagutaraztea.
  • Tolosaldean ekonomia zirkularraren inguruan dagoeneko dauden ekimenen zerrenda osatzea.
  • Ekonomia zirkularra hedatzeko balizko idei berrien zerrenda osatzea.

Edukiak

Ekainak 18, asteartea

9:30-11:30 - Ekonomia zirkularraren oinarriak.

  • Inazio Irigoien Iriarte. Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UEUkidea.

11:30-13:30 - Ekonomia zirkularra tolosaldean?

  • Joseba Sanchez Arizmendiarrieta, Ingurumen aholkularia Luar Ingurumena, Agrobiologia anbientaleko masterra (NUP-EHU)
Ekainak 19, asteazkena
9:00-14:00 - Bisitak:
  • Nafarroako Traperos de Emaus
  • Jauregia enpresa
Ekainak 20, osteguna
9:00-14:00 - Bisitak:
  • Eco-Rec
  • Arregi Etxabe SA
Bisitak autobusez egingo dira, irteera Lehiberritik eta buelta bertara.

Metodologia

Ikastaroak mintegi bat (ekainak 18, Lehiberri zentroan) eta bi bisita (ekainak 19 eta 20, Nafarroa eta Tolosaldean) izango ditu. Mintegian sarrera teorikoa egiteaz gain, klase dialogatuak eta talde-dinamikak egingo dira. Bisiten bitartez, eredu praktikoak ezagutuko dira.

Nori zuzendua

Udal teknikariak, profesionalak, kargu politikoak eta, orokorrean, gizarteari zuzendua dago ikastaroa, gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago botoia, izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.

Babesleak

Etiketak

Tolosa, ekonomia zirkularra, jasangarritasuna, ingurumena, hondakinak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.