Udako Ikastaroak :: Itzulpengintza

Iturri zaharretik edanez.

  • Hasiera-data: 2018(e)ko uztailaren 3a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko uztailaren 4a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteartea-Asteazkena. 9:00-13:00 / 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

Idazle zaharrek badute gure egunerokoan (itzulpen eta idazketa sorkuntza lanetan) balia dakigukeen material frango eta haiengana jo nahi nuke, egunerokoan lagun diezaguten.

Irakaslea

Helburuak

Ikastaroaren xedea partaide bakoitzak  etxera hainbat baliabide eramatea da, egunerokoan sortuko dituen testuak aberasteko.

Edukiak

Idazle zaharren itsaso zabal-oparoan arrantzan.

Metodologia

Lantegi moduan arituko gara, guztion artean testuak aztertuz, ez ikuspuntu teorikotik ezpada alde praktikoa landuz, eta eredu horiei jarraikiz eta testu zahar horietatik atera baliabideak erabiliz osatuko dugu egungo zenbait testu berri.

Nori zuzendua

Euskaraz idazten duen ororentzat; itzultzaileon ikuspegitik behatuko diogu bereziki, halere.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

OSTATUA ETA BAZKARIA

Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.

EPEA: ekainaren 25a arte.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, baiona, literatura, idazketa, iturriak, corpusa, euskal idazle klasikoak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.