Udako Ikastaroak :: Komunikazioa

Ahozko komunikazioa errazteko teknikak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko uztailaren 9a

Jende aurrean hitz egin behar dugunean oso galduta sentitzen gara. Arazo handiak aurkitzen ditugu eta okerrena, ez daukagu arazo horiei aurre egiteko tresna egokirik. Oraindik ere eremu hauetan hutsune handiak daude.

Jende aurrean eroso hitz egiteko ohitura hartzeko bide bakarra daukagu ENTRENAMENDUA. Entrenamendu horretan sakontzeko asmoa du ikastaro honek.

Tailer hau IKERGAZTE TAILER sortaren barnean sartzen da. Eskaintzak matrikula prezio bereziak eskaintzen ditu, Ikergazte kongresuan egon direnei, eta tailer bat baino gehiagotan matrikulatzen direnei (ikusi matrikulaziorako argibideak).

Irakaslea

  • Amagoia Martinez Lauzirika

    Arte eszenikoetan formatua eta komunikazioaren munduan esperientziaduna. Interpretazio munduan jasotako eskarmentua enpresa mundura eta egunerokotasunera eramaten dut, harremanak eta norbere buruarekiko konfiantza hobetuz.

    unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

Modu eraginkorrean komunikatzen erraztea, urduritasuna kontrolatuz, tentsioak arinduz, ahoskera eta hitzezkoa ez den komunikazioa landuz.

Mezua argi eta ozen iristeko bideak ezagutzea.

Edukiak

  • Nerbioen kontrola, erlaxazioa eta kontzentrazioa.
  • Ahoskera, abiadura, etenaldiak, doinua, bolumena...
  • Gorputz mintzaera: begirada, eskuak, keinuak, energia...

Metodologia

Entrenamendua ikasteko prozesu bezala aurkeztuko da.Ikasiz egiten da trebezia.Lana lantegien bitartez garatzen da, non praktika eta trebakuntza oinarria de.

Nori zuzendua

Bere ideiak, egitasmoak, eta antzekoak transmititzeko unean bere burua mugatua sentitzen duen edozein pertsonari.

Matrikulaziorako argibideak

Tailer honetan matrikula prezio berezia izango dute aurretik Ikergazte kongresuetan parte hartu dutenak: BAZKIDE PREZIOA aplikatuko zaie: 78€.

Bestalde, tailer hau beste Ikergazte tailer batekin batera egiteko aukeraz baliatuta, ondoko hobaria eskuratuko da:

  • DIBULGAZIOAN HASTEN ETA HAZTEN  (uztailak 9, 10) + AHOZKO KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO TEKNIKAK (uztailak 11, 12, 13) : 115€
  • ZOTERO  (uztailak 9) + NIA (uztailak 10) +  AHOZKO KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO TEKNIKAK (uztailak 11, 12, 13) : 110€

Ikergazten egon bazara, edo beste tailerrarekin konbinatu nahi nahi baduzu deskontua jasoz, oharretan adierazi mesedez, eta hemen aipatutako matrikula prezio hauek aplikatu.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1868348022

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Etiketak

eibar, ikastaroak, ikergazte tailerrak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.