Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Teknologia

Norberaren NIA (PLE) osatuz: ikerketarako baliabide digitalak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko uztailaren 6a

Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) bizi izan duten aurrerapena: orain dela 25 urte ordenagailu batek egungo telefono mugikor sinpleenak baino prestazio gutxiago zituen. Aurrerapen teknologiko horiek aldaketa soziologikoa izan dute ondorio eta IKTak ezinbesteko tresnak bilakatu dira.

Ikerketa- eta unibertsitate-esparruetan ere, IKTak oinarrizko lan-tresna dira. Besteak beste, IKTak informazioa bilatzeko, informazioa sailkatzeko, informazioa lantzeko eta gure lana partekatzeko erabiltzen ditugu. Era beran, IKTak lan kooperatiboa aurrera eramateko lagungarriak dira. Baina benetan ezagutzen ditugu teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak? Gai gara gure esku ditugun baliabide digitala etekina ateratzeko?

Tailer hau IKERGAZTE TAILER sortaren barnean sartzen da. Eskaintzak matrikula prezio bereziak eskaintzen ditu, Ikergazte kongresuan egon direnei, eta tailer bat baino gehiagotan matrikulatzen direnei (ikusi matrikulaziorako argibideak).

Irakasleak

  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntza Berezia Magisteritzan diplomaduna (2004) da. IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012) eta Komunikazio eta Hezkuntza Ingurune Digitaletan doktorea. Arduradun pedagogikoa IKT on hezkuntza-aholkularitzan.

  • Rakel Gamito Gomez

    Informatikaria, Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan aditua eta ibilbide profesional luzea. Gaur egun gaitasun digitalaren arloa lantzen duen doktoratu aurreko ikertzailea UPV/EHUn. UEUkidea.

Helburuak

  • NIA aztertzea eta horren garrantziaz jabetzea.
  • Ikerketarako zenbait baliabide digital ezagutzea.
  • Gaitasun digitala indartzea.

Edukiak

  • NIA.
  • Informazio-iturriak eta infoxikazioa.
  • Talde-lana eta lan kooperatiboa.
  • Lana partekatu: ezagutza berria zabaldu.

Metodologia

Formakuntza parte-hartzailea eta praktikoa izango da. Ikasleak ikastaroko protagonistak izango dira eta, ondorioz, euren parte hartzea eta hausnarketa kritikoa saioaren oinarri izango dira.

Nori zuzendua

Ikerketa- edota unibertsitate- esparruetan aritzen den edonori.

Matrikulaziorako argibideak

IKERGAZTE TAILER-SORTAREN ARGIBIDEAK

Tailer honetan matrikula prezio berezia izango dute aurretik Ikergazte kongresuetan parte hartu dutenak: BAZKIDE PREZIOA aplikatuko zaie: 26€.

Bestalde, tailer hau beste Ikergazte tailer batekin batera egiteko aukeraz baliatuta, ondoko hobaria eskuratuko da:

  • ZOTERO  (uztailak 9) + NORBERAREN NIA (uztailak 10) +  AHOZKO KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO TEKNIKAK (uztailak 11, 12, 13) : 110€

Ikergazten egon bazara, edo beste tailerrarekin konbinatu nahi nahi baduzu deskontua jasoz, oharretan adierazi mesedez, eta hemen aipatutako matrikula prezio hauek aplikatu.

 

ARAUBIDE OROKORRAK:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426,a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Norberak bere portatila ekarri beharko du.

Ikastaro hau ikertzaile gazteen formazioa osatzeko asmoz eskainiko da. Hori horrela, Ikergazte kongresuetakoren batean parte hartu dutenek UEUko bazkidek duten prezioaz baliatu ahalko dira (%25eko deskontua).

Babesleak

Etiketak

eibar, ikastaroak, ikergazte tailerrak, PLE, IKT, ikerketa, unibertsitatea, talde-lana

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.