Udako Ikastaroak :: Dokumentazioa

Bibliografiaren kudeaketa Zotero (software librea) erabiliz.

  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko uztailaren 10a

Artikulu zientifikoak idazterakoan bibliografiaren kudeaketa atal garrantzitsu bat da. Zotero da erreferentziak kudeatzeko aplikazioen artean ezagunetariko bat, hainbat arrazoiengatik: software librea, Windows, Linux eta Mac sistema eragiletan erabilgarria, LibreOffice eta MS Word-ekin bateragarria, erreferentziak partekatzeko aukera, milaka aldizkaritarako formatoak eskuragarri dituen aplikazio profesionala, ...

Tailer hau IKERGAZTE TAILER-sortaren barnean sartzen da. Eskaintzak matrikula prezio bereziak eskaintzen ditu, Ikergazte kongresuan egon direnei, eta tailer bat baino gehiagotan matrikulatzen direnei (ikusi matrikulaziorako argibideak).

Irakaslea

Helburuak

Tailerra bukatzean, honakoa egiten jakin beharko genukeen:

  • Zotero instalatzen trebatzea.
  • Erreferentzia bibliografikoak jasotzea
  • Erreferentziak kudeatzea: sortzea, editatzea, ezabatzea, bilatzea, partekatzea...
  • LibreOffice-n edo MS Word-en Zoteroren erabilera zein den zehaztea, bibliografiak kudeatzeko.
  • Bibliografiak sortzea, editatzea, esportatzea
  • Bibliografia estiloak kudeatzea

Edukiak

  • Zoteroren aurkezpena
  • Instalazioa (Windows edo Mac edo Linux)
  • Erreferentziak nola gehitu (Aldizkarietako artikuluak, Liburuak/kapituluak, web-orriak)
  • Zotero Liburutegia nola kudeaketa (bildumak, etiketak, notak/iruzkinak)
  • Bilaketak
  • Zotero LibreOffice-n / MS Word-en nola erabili (erreferentziak, bibliografiak)
  • Bibliografietarako estiloak (CSL) nola kudeatu
  • Liburutegiak nola partekatu

Metodologia

Adi!

Tailerra aurrez aurrekoa izan behar zen, baina azkenean ONLINE izango da.

Uztailaren 13an hasi eta astebeteko epean (uztailaren 19ra arte), ikasle bakoitzak bere 4-5 orduak landuko ditu.

Tailer erabat praktikoa izango da, adibideetan oinarrituta. Edukietan aipatutako guztia adibideen bidez azalduko da. Jarraian, ikusitakoan oinarritutako ariketa praktikoak planteatuko dira, ikasleek egin ditzaten.

Nori zuzendua

Artikulu zientifikoak idazteko behar edota nahia duten ikasle eta ikertzaileentzat, Zotero-rekin eskarmentu gutxi edo bat ere izan ez dutenentzat.

Matrikulaziorako argibideak

IKERGAZTE TAILER-SORTAREN ARGIBIDEAK

Tailer honetan matrikula prezio berezia izango dute aurretik Ikergazte kongresuetan parte hartu dutenak: BAZKIDE PREZIOA aplikatuko zaie: 21€.

Bestalde, tailer hau beste Ikergazte tailer batekin batera egiteko aukeraz baliatuta, ondoko hobaria eskuratuko da:

  • DIBULGAZIOAN HASTEN ETA HAZTEN  (uztailak 9, 10) + AHOZKO KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO TEKNIKAK (uztailak 11, 12, 13) : 115€
  • ZOTERO  (uztailak 9) + NIA (uztailak 10) +  AHOZKO KOMUNIKAZIOA ERRAZTEKO TEKNIKAK (uztailak 11, 12, 13) : 110€

Ikergazten egon bazara, edo beste tailerrarekin konbinatu nahi nahi baduzu, oharretan adierazi mesedez, eta hemen aipatutako matrikula prezio hauek aplikatu.

 

ARAUBIDE OROKORRAK:

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, a.latatu@ueu.eus, (Ainhoa).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau ikertzaile gazteen formazioa osatzeko asmoz eskainiko da. Hori horrela, Ikergazte kongresuetakoren batean parte hartu dutenek UEUko bazkidek duten prezioaz baliatu ahalko dira (%25eko deskontua).

Babesleak

Etiketak

eibar, ikastaroak, ikergazte tailerrak, ikerketa, bibliografia

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.