Udako Ikastaroak :: Internet

Wikinagusi lantegia.

  • Data: 2018(e)ko uztailaren 2a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Astelehena. 9:00-13:00/15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

Barnetegi digitala: Wikipedia/Wikimedia.

Euskaraz aritzeko oinarrizko softwarea ezagutu eta erabili ondoren, Wikipedia/Wikimedia egitasmoak ezagutzeko aukera egongo da. Bukatzeko, ikastaroaren muina ,Wikipedia/Wikimedian aditu moduan parte hartzeko aukerak aurkeztuko dira eta lan horietan “ikasleek” oinarrizko trebakuntza lortzea da azken helburua.

Lantegi hau EWKE eta UEUren artean elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

Wikimedia familiako egitasmoak ezagutzea eta ADITU moduan lan egiteko aukerak ezagutzea eta berorietan trebatzea.

Edukiak

Uztailak 2, astelehena

9:00-10:00: Oinarrizko Softwarea

  • Ordenagailuak martxan jartzea, sarea konfiguratzea, euskaraz aritzeko softwarea eta konfigurazioa. Hiztegiak, Euskalbar, zuzenketa, itzultzeko laguntzak, ahotsa. Ikasleak bere ordenagailua badakar, ikastaroa bukatu eta gero ondo konfiguratuta eramango du etxera.

10:00-13:00: Wikimedia proiektuak: ekarpenak egiteko modua

  • Erabiltzaile-kontua sortu. Nola zuzendu, nola orraztu esaldi bat Wikipediako artikulu batean? Nola markatu artikulu bat zirriborro hutsa dela? Nola markatu artikulu batean erroreak daudela? Zelan jakin nor(tzu)k idatzi du(t)en artikulu bat? Nola sortu artikulu sinple bat? Nola gehitu artikulu bat Wikipediako kategoria batean? Ze artikulu falta dira nik menperatzen dudan arlo honetan? Idazketa-prozesua eta ohiko arazoak. Praktika. Batez ere Wikipediarekin lan egingo da, baina gainetik aurkeztuko dira beste hauek ere: Wikidata, Commons, Vikipedia, Wiktionary, eta CC-BY-SA lizentzia.

15:00-16:00: Aditu seniorrentzako aukerak: ekarpenak egiteko moduak

  • Editorearen zeregina. Bestelako kontrolak. Proiektu berriak abiatzea eta kontrolatzea. Adibideak. Praktika.

16:00-17:00: Editatoia

  • Ikasitakoa martxan jartzea adibide praktikoen batez. Bukaeran lantegi-saioaren ebaluazioa egingo da. Merezi du beste egun batean berriro biltzea? Noiz? Non?

Matrikulaziorako argibideak

  • Lantegia doanekoa da baina parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

OSTATUA ETA BAZKARIA

Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.

EPEA: ekainaren 25a arte.

Oharrak

hal den neurrian ikasleak bere ordenagailua ekarriko du (ez da derrigorrezkoa, baina gomendagarria). Binaka antolatuko gara konpetentzia digitaletan elkarren osagarri izateko.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, baiona, wikinagusi, editatoia, erabiltzaileak, edizioa, Wikipedia, Euskarazko Wikipedia, EWKE

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.