Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikopedagogia

Komunikazio ez bortitza irakaskuntzan.

  • Hasiera-data: 2018(e)ko uztailaren 3a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko uztailaren 4a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteartea-Asteazkena. 9:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

Komunikazio Ez Bortitza gaur egun munduan zehar erakatsia da. Marshall B. Rosenberg psikologo estatu batuarrak sortu zuen duela 35 bat urte.

KEBa komunikatzeko tresna bat da, eraginkorra eta pragmatikoa, laguntzen gaituena argiki eta koherentzian komunikatzen. Hurbilpen horrek kooperazioa eta gatazken ebazpena ekartzen ditu.

KEBaren intentzioa harreman eta enpatia kalitate baten sortzea da, bestearekin eta norberak bere buruarekin. Helburutzat du denen beharren asetzea, molde baketsuan.

Ez ote da irakasle ororen nahia? Hezi aitzin harremanetan sartzea ikaslearekin? Kalitatezko harreman batean oinarritzea?

Ikastaldi hunek horren jasta eskaini nahi dizue.

Irakaslea

  • Maialen Etxart Salaberri

    Euskaran lizentziatua, Benafarroko Arberoa ikastolako irakaslea. KEBan ikasle 2011z geroztik.

Helburuak

  • Egunerokoan ongizate nahia helburu duen hezitzaile orok tresna bat aurkitzea Komunikazio Ez Bortitzaren baitan.
  • Haurraren errespetuan lan egitea,
  • Haurra laguntzeko bere baitako konfiantza garatzea,
  • Haurren arteko errespetua eta elkarlaguntza sustatzea.
  • Hezitzaile gisa, ongizate pertsonalaren zaintzeko, haurrekin eta lankidekin ditugun harremanetan sakontzea.

Edukiak

  • Komunikazio Ez Bortitzaren oinarriak : sentimenduak, beharrak, hauen arteko lotura, KEBeko lau urratsak,...
  • Hezitzaile rola ongi eramaiteko norberak bere burua zaintzen ikasi : auto enpatia, begirunea norberak bere buruarentzat,...
  • Kooperazioa.
  • Mugak.
  • Egokia zaiguna ikusi eta azaldu.
  • Enpatiaz entzun eta begiratu.
  • Galderak egiten jakin, ezetza jaso.
  • Ezadostasunen errespetuan azaltzen jakin, bestearekiko harremana atxikiz ezetza eman.
  • Gatazken kudeatzen jakin, bakotxaren beharrak kondutan hartuz.
  • Zigor eta sari sistemari alternatibak.
  • Elkarren errespetuan oinarritu: autoritatea.

Metodologia

Ikastaldian, parte hartzaileek esperimentatuz ikasiko dute, parte hartze handia eskatuko zaie.

Lan ezberdinak eginen dira: bakoitzaren egoeren lanketa, esperientzien partekatzea, eguneroko bizipen konkretuekin loturak, informazio teorikoak.

Nori zuzendua

Hezkuntzan ari den edonori zuzendua (aurre hezkuntzatik unibertsitatera). Jakintza berezirik gabe.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

OSTATUA ETA BAZKARIA

Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, baiona, komunikazioa, eskola, hezkuntza, ikasgela, haurrak, irakasleak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.