Udako Ikastaroak :: Hezkuntza
Euskal Herrian eta Latinoamerikan dinamika eta proposamen partehartzaile, bizi eta eraldatzaileak ari dira sustatzen Unibertsitate Eredu Ekintzaileak sustatzeko eta ahalbidetzeko. Eredu Ekintzailea hauek Unibertsitate eta Gizarte Eragileen arteko elkarlan aktiboan ari dira eraikitzen, ildo gako hauen inguruan:
Ikastaro honetan, gaur egun Euskal Herrian eta Latinoamerikan martxan diren esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu; gertu-gertuko dinamika bidez, ikaspenak, gomendioak, erremintak eta elkarlana lantzea eta indartzea helburu.
Ikastaro hau Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.
Irakaslea, ikertzailea eta doktorea ekonomia sozialean. GEZKIko kidea.
Herri-hezkuntzan oinarrituta, esperientzia praktikoak, ikaspenak eta gogoetak partekatuko ditugu hizlari eta parte hartzaileen artean, beti ere, landutako gaiak, norbere lanean edo ekintzailetzan era praktikoan erreplikatzeko gakoak identifikatuz.
Beste Unibertsitate Eredu baten alde ari diren unibertsitate eta gizarte ekintzaile eta eragileei: irakasleak, ikasleak, ikerlariak, gizarte eragileak, administrazio publikoko langileak, gizarte ekintzailetza eta berrikuntzako eragileak, bertako garapenerako agentzia eta eragileak eta gai honetan interesa duen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Ongi-etorria eta kurtsoaren helburuen eta metodologiaren aurkezpena. |
|
09:15-11:15 |
Mahai ingurua: Ekimen eta prozesu desberdinen aurkezpena eta bakoitzaren ikaspenak Unibertsitate Ekintzailea sustatzeko eta eraikitzeko:a) Unibertsitate Ekintzailea Latinoamerikan
b) Unibertsitate Ekintzailea Euskal Herrian
|
|
11:15-11:45 |
Atsedena. |
|
11:45-13:00 |
Tailerra: Elkarlan Bideak: Ekimen desberdinen Indarrak eta Beharrak bateratuz. |
|
13:00-14:00 |
Tailerra: Komunikazio Erreminta eta plataformak: Ekintzailetzaren Bisibilizazioa eta Sozializazio Kanpusean eta Internet bidez. |
|
14:00-14:30 |
Dinamika: Ekintzailetzarako prest: Unibertsitate Ekintzailea Pentsatu, Sentitu eta Eraiki. |
|
14:30-15:00 |
Marrazki bidezko KonklusioakMiryam Artola Dendaluce, Muxote Potolo Bat. |
|
15:00-16:00 |
Luntxa. |
Ikastaro honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntza jaso du.