Udako Ikastaroak :: Historia, Hezkuntza

Generoaren historia: irakaskuntza tresna.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 13.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 55,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 49,50 €. Bazkideak: 41,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko uztailaren 2a

Unibertsitateak hainbat urte daramatza generoari eta generoaren historiari buruzko ikasgaiak eskainiz. Hala ere, genero ikuspegia ikasgai bat baino gehiago ikuspegi bat dela erakustea da gure jomuga. Unibertsitatean ez ezik, bigarren hezkuntzan ere genero kategoria guztiz erabilgarria dela azalduko dugu. Ikasleekin ikuspuntu kritikoa lantzeko baliagarria izateaz gainera, generoaren historia feminismoan hezteko ere baliabide aproposa dela agerian jarriko dugu. Kurtso hau historiaren irakaskuntzari begira prestatuta dago, didaktikoa eta parte-hartzailea. Alderdi praktikoari lehentasuna emango zaio.

Irakasleak

  • Bakarne Altonaga Begoña

    Historia Garaikidean doktorea (EHU), generoaren historiaren alorreko ikerlaria; Euskal Herrian Antzinako Erregimenaren krisi garaian eta XIX. mendean zehar genero harremanen eraikuntza prozesuak ikertzen ditu.

    UEUkidea.

  • Laura Cruz Chamizo

    Historian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), EHUko doktorego aurreko ikerlaria; frankismoaren aurkako kultura politikoen baitan sortutako militantzia ereduak ikertzen ditu generoaren ikuspegia landuz, Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

  • Eider de Dios Fernandez

    Historia Garaikidean doktorea (EHU), generoaren historiaren eta ahozko historiaren eremuko ikerlaria EHUko Historia Garaikideko sailean, XX. mendean zehar emakume langileen identitatearen eraikuntza prozesuak aztertzen ditu.

  • Aitziber Gonzalez Garcia

    Historiako Gradua eta “Kuaternario: Ingurumen-aldaketak eta giza aztarna” masterra amaitu eta gero, EHU-ko GIPyPAC ikerketa taldean tesia egiten du, Arabako landa munduaren ikerketa etnoarkeologikoan hain zuzen.

  • Ariane Martinez Aretxabaleta

    Arte Ederretan Lizentziatua (EHU), EHUko irakaslea eta doktorego aurreko ikerlaria; 1876 eta 1936 urteen bitartean Euskal Herrian emandako kultura politiko modernoen sorkuntza eta garapen prozesuak  ikertzen ditu generoaren ikuspegitik.

Helburuak

  • Generoaren historia hezkuntzaren eta irakaskuntzaren alorrera hurbiltzea. Generoa bai historia ikasgaian eta baita beste ikasgaietan ere analisi tresna erabilgarria dela erakustea.
  • Emakumeen historiatik generoaren historiara eman den garapena ezagutzea.
  • Genero harremanen eraikuntza aztertzea historian zehar eraiki diren feminitatea eta maskulinitate irudiak deseraikiz eta ikuspegi honek hezkuntzan daukan erabilgarritasuna aztertzea.
  • Generoaren historia iturri desberdinen bidez landu daitekeela erakustea eta nola.
  • Generoaren mugak aztertzeko eta hauek sahiesteko formulak proposatzea.

Edukiak

  • Emakumeen historia.
  • Generoaren historia.
  • Generoaren ikuspuntua irakaskuntzan historiaren alorretik (bigarren hezkuntzan zein unibertsitatean).
  • Historiaren irakaskuntzan iturri desberdinen erabilera: prentsa, artea, ahozko dokumentuak…
  • Feminismoa.
  • Arkeologia queer eta feminista.
  • Ahozko historia.
  • Artearen historia.

Metodologia

Diziplina anitzeko metodologiak erabiliko dira, hauen artean: filosofia, arkeologia, ahozko historia, historia kulturala eta arte ederrak. Saio guztiak azalpen teoriko batekin hasiko dira, ondoren ariketa praktikoekin jarraitzeko.

Nori zuzendua

Ikasleentzat, unibertsitateko eta DBHko irakasleentzat eta generoarekiko sentsibilitatea duten pertsonentzat zuzenduta dago.

Egitaraua

2018-07-09

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Aurkezpena.

  • Eider de Dios Fernandez
09:30-11:30

Generoaren historia ulertzeko eta irakasteko tresnak.

11:30-12:00

Atsedena.

12:00-14:00

Generoa, sexua eta sexualitatea Arkeologian eta Hiri-Paisaian.

  • Aitziber Gonzalez Garcia
14:00-15:30

Bazkaltzeko tartea.

15:30-17:30

Prentsa eta generoaren historia ikerkuntzan eta hezkuntzan.

  • Laura Cruz Chamizo

2018-07-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Ahozko historia eta generoa.

  • Eider de Dios Fernandez
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:30

Generoa arte plastikoen historian.

  • Ariane Martinez Aretxabaleta
13:30-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-17:00

Tailer kolektiboa: generoaren historiaren iturriak, aukerak eta mugak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1868348017

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, Generoaren historia, feminismoa, iturriak, ahozko historia, artearen historia, arkeologia, prentsa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.