banner -- Euskaraldia

Udako Ikastaroak :: Hezkuntza

PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa bideak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 28a

PISA azterketa OCDEk nazioartean bultzatzen duen ebaluazio-proba da. 15 urteko ikasleei egiten zaie (DBHko 4. mailakoak) eta hiru alderdi ebaluatzen ditu: gaitasun zientifikoa, gaitasun matematikoa eta irakurtzeko gaitasuna.

Aurten berriz ere egin da azterketa, apiril eta maiatzean zehar, nahiz eta emaitzak 2019ra arte ez diren argitara emango. 2018an irakurtzeko gaitasunaren ebaluazioa izan da arretagune nagusia eta beraz, azterketaren item asko irakurmenari begira diseinatu dira.

Ikastaro honetan PISA azterketako 2018ko irakurketa-markoa eta bere osagaiak aztertzen saiatuko gara, gero horiek landu ahal izateko ikas-jardueren analisian eta diseinuan trebatzeko.

Irakaslea

  • Abel Camacho Romero

    Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.

    @abel2es

Helburuak

  • PISA azterketaren irakurketa-markoa definitzea, osagaiak zerrendatuz eta aztertuz.
  • PISA azterketaren irakurmena ebaluatzeko item liberatuak deskribatzea, irakurketa-markoaren osagaien arabera sailkatuz.
  • Ebaluazio-itemak lantzeko ikas-jarduerak berrikustea.
  • Ebaluazio-itemak lantzeko ikas-jarduerak diseinatzea.

Edukiak

  1. Irakurtzeko gaitasunaren bilakaera eta definizioa.
  2. 2018ko definizioaren osagaiak: ulermena, erabilera, ebaluazioa, hausnarketa, konpromisoa, testuak, norberaren helburuak, ezagutza, norberaren garapena eta parte hartzea gizartean.
  3. Irakurketa-prozesuak: irakur-jariotasuna, informazioa bilatzea, ulertzea, ebaluatzea eta hausnartzea.
  4. Testu-tipologia: deskribapena, narrazioa, azalpena, argudioa, instrukzioa eta transakzioa.
  5. Irakurtzeko gaitasunaren ebaluazioa: eszenatokiak, itemen zailtasuna areagotzen duten aldagaiak, dimentsioak.

Metodologia

Ikastaroan zehar ikasleek sortu beharreko azken produktu bati begira arituko gara, ikasi izanaren ebidentziak eskuratu eta ebaluatu ahal izateko. Azken produktu hori irakurmena lantzeko ikas-jardueren biltegi bat izango da, horretarako Moodle ikastaro batez baliatuta.

Ikasleen arteko elkarlana, analisia, praktika, hausnarketa eta ebaluazioa bultzatuko dira bereziki.

Nori zuzendua

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1868348016

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, irakurmena, ebaluazioa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.