Udako Ikastaroak :: Arkitektura

Grasshopper 3D eta arkitektura proiektu algoritmikoa. Oinarriak eta proiektu mekanismoak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

Badira hamar urte baino gehiago diseinu algoritmikora bideraturiko Grasshopper 3D aplikazioa kaleratu zela. Urteen joan-etorrian software hau arras entzutetsua bilakatu da, izan ere, ordenagailuak, modu azkar batean exekutatu ditzakeen algoritmoak diseinatuz, agian tresna tradizionalekin ebaztea ezinezkoak direnak, edo oso nekezak litezkeen arkitektura proiektuetako arazo konplexuei erantzun arin eta optimoak garatzea ahalbidetzen gaitu Grasshopper 3D-k. 

Hala ere, arkitekto mainstream-ak erabiltzen dituen tresna digitalen artean ez dago. Izan ere, Grasshopperren ikaskuntza kurbaren lehen atalak malkartsuak baitira. Malda gogor hauen eragile nagusiak bi direla esan genezake:

1. Arkitektoak erabiltzera ohituta ez dagoen interfaze arrotz bat, eta

2. Arkitektura proiektura pentsamendu algoritmikoa aplikatzeko trebetasun eta mekanismo proiektualen ezagutza falta.

Ikastaro honetan, ikasleei bi erronka hauei aurre egiten lagunduko diegu.

Irakasleak

  • Gaizka Altuna Charterina

    Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Proiektu Sailean Doktoregaia. Arkitektura Proiektu Aurreratuetan Masterra Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren bitartez. Arkitektoa Arkitektura Donostiako Goi Eskolaren bitartez.

  • Leire Baños

    Arkitektoa Donostiako Arkitektura Goi Eskolaren bitartez.

  • Jon Begiristain

    Arkitekto doktorea eta irakaslea Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.

  • Ander Gortazar Balerdi

    Arkitekto Masterra Kataluniako Arkitektura Aurreratuaren Institutuaren bitarte, Hirigintza eta garraioan masterra Bartzelonako Arkitektura Goi Eskolaren bitartez, Arkitektoa Donostiako Arkitektura Goi Eskolaren Bitartez.

  • Maider Llaguno

    Arkitektoa, doktorea Zurich-eko ETH-ko Arkitektura Teknologien Institutuaren bitartez, irakaslea Columbiako unibertsitatean, ikertzailea Princeton Unibertsitatean, Alejandro Zaera-Polorekin batera AZPML arkitektura estudioko kidea.

  • Arantzazu Luzarraga Iturrioz

    Arkitektoa. Paisaia eta Ingurumenan diplomatua (ETSAUN). Arkitektura-proiektu aurreratuetan Masterra (ETSAM). Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSAM) Proiektu Sailean doktoretza-ikaslea.

Helburuak

  • Ikasleei Grasshopper 3D eta diseinu algoritmikoan modu autonomo batean trebatzen hastea ahalbidetuko dien oinarrizko jakintza eskaintzea.
  • Tresnaren erabilera testuinguru eta mekanismo proiektual aintzindarien adibideak ezagutzea, adituen eskutik.

Edukiak

Oinarri oinarrizkoenak

  • #01: Algoritmoak eta Parametroak. Zer da diseinu parametrikoa?
  • #02: Zer da Grasshopper?
  • #03: Erabiltzailearen interfazea
  • #04: Parametroak
  • #05: Datu egiturak
  • #06: Lista eta datuen kudeaketa
  • #07: Operazio Matematikoak
  • #08: Bektoreak
  • #09: Kurbak
  • #10: Gainazalak
  • #11: Plug-in -ak
  • #12: Ikasten jarraitzeko baliabideak

 

Aplikazio testuinguru aurreratua

  • #01: Fabrikazio digitala
  • #02: Forma bilaketa taktika parametrikoak
  • #03: Taktika bioklimatikoak
  • #04: Hirigintza Parametrikoa

Metodologia

Informazioa gero eta azkarrago eta zatituago higitzen den gizarte honetan norantza bakarreko irakaskuntza metodologia sekuentzialek gero eta zentzu gutxiago dute. Internet beterik dago ia edozer gauza modu erraz eta arin batean ikasteko aukera ematen duten informazioez. Grasshopper 3D ez da salbuespena, izan ere hainbat bideotutorial eta foro aurki daitezke internet-en gai honi buruz.

Tresna honi buruzko informazioa hain da ugaria eta anitza eta honen ikaskuntza kurbaren lehen maldak hain dira malkartsuak erabiltzaileak maiz ez dakiela nondik asi. Horrez gain, Grasshopper-i buruz interneten dagoen material didaktikoak izan ohi duen helburua (normala den bezala), tresnaren erabilera da, honen aplikazio testuinguruetan sakondu gabe. Modu honetan, erabiltzaileek, askotan, ez dakite nondik hasi eta ez dakite nora heldu daitezkeen. Egoera hori aurre egiteko helburuarekin ikastaroaren metodologia bi jarduera motatan banatuko da:

1.) Nondik hasi. Oinarri oinarrizkoenak.

Grasshopper 3D-en oinarri teorikoak eta interfazearen erabilera azalduko dira. Modu honetan ikasleek beraien kabuz software honen erabileran trebatzea hasteko beharrezkoak diren gaitasunak jasoko dituzte. Klase teoriko praktiko formatua izango du, non ikasleak zein irakasleak ordenagailuaren bitartez lan egingo duten.

2.) Nora heldu. Aplikazio testuinguru aurreratuak

Gonbidatu ezberdinek beraiek garaturiko arkitektura proiektuak azalduko dituzte, non diseinu algoritmiko aurreratua aplikatu izan duten. Modu horretan, Grasshopper 3D-ren erabilera testuinguru aurreratuak definituko dira eta ikasleak tresnaren ahaleraz jabetzeko parada izango du, diseinu algoritmikoarekin erlazionaturik dauden mekanismo proiektualak ezagutzeaz gain.

Modu honetan, ikastaroaren bukaeran ikasleak Grasshopper 3D softwarean bere kabuz trebatzen hasteko baliabideak izango ditu, eta baliabide testuinguru ezberdinak ezagutuko ditu bere autoikaskuntza prozesua bideratu ahal izateko.

Nori zuzendua

Arkitekto profesional, arkitekto ikertzailea, Arkitektura ikasle edo orokorrean diseinuan interesaturik dagoen edonori zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Beharrezkoa izango da ikasle bakoitzak bere ordenagailua ekartzea. Posiblea ez balitz jarri kontaktuan gurekin.

Ordenagailuetan Rhinoceros programa eta Grasshopper plug-in-a instalatuta izan beharko dute ikasleek. Ez badakizu programa non lortu edo nola instalatu, jarri kontaktuan gurekin argibide zehatzagoak jasotzeko.

------

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1868348015

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, arkitektura, diseinu parametrikoa, softwarea

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.