Udako Ikastaroak :: Informatika

Blockchain: kriptotxanponez haratago, teknologia ezagutu eta trebatzeko tailerra.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 28a

Nork ez du entzun azken aldian Bitcoin hitza? Zer da ordea Bitcoin? Bitcoin, 2009an jaio zen kriptotxanpon bat da, Blockchain teknologiaren gainean eraikitzen dena. Bitcoin bezala, beste hainbat kriptotxanpon daude teknologia hau baliatuz eraiki direnak. Zer da ordea Blockchain? Aditu askok, Internetaren ondorengo iraultza ekarriko duten teknologiatzat jotzen dute.

Ikastaro honetan Blockchain teknologian sakondu eta kriptotxanponez haratago, Blockchainek dituen erabilerak ezagutzea da helburua. Baita, kriptotxanponen inguruan hausnartzea ere, azken finean, gaur egun teknologia honek duen erabilera ezagunena baititugu.

Bestalde, Blockchain-en inplementazio ezberdinak ere azalduko dira, teknologiak berak duen potentziala ikusarazteko asmoz. Zentzun horretan, Ethereumen sakondu eta aplikazio deszentralizatuen garapenean ere trebatuko gara.

Irakaslea

  • Urko Larrañaga Piedra

    Gaur egun Izertis-en Blockchaineko aditu bezala ari da lanean. Azken urteetan, lana eta ikasketak uztartu ditu. Blokchain teknologiaren jarraitzaile sutsua. Zibersegurtasuna eta sistema banatuak gogoko ditu, eta aplikazioen garapenean esperientzia badu, kriptografiarekin lotutako aplikazioetan bereziki.

    @UrkoLarra

Helburuak

  • Blockchain teknologia ezagutu eta zer den ulertzea.
  • Kriptotxanponez harago, izan ditzakeen erabileren inguruan hausnartzea.
  • Ethereum-ek (Blockchain-en inplementazioetako bat) nola funtzionatzen duen ikastea eta egun dauden tresnak ezagutzea.
  • Ethereum-eko Blockchain bat garatzea eta martxan jartzea, (erabiltzaileentzako aplikazio eta guzti).

Edukiak

  • Blockchain: zer da eta bere oinarriak.
  • Blockchain motak.
  • Bitcoin eta kriptotxanponak.
  • Ethereum: zer da, oinarriak eta zergatik.
  • Ethereumeko Blockchain bat martxan jarri eta aplikazio bat garatu.

Metodologia

Ikasleen maila eta erritmoen arabera garatuko da ikastaroa. Klase magistralak baino, hausnarketa eta eztabaida bultzatuko dira. Garapenak era tartea handia hartuko du, ikasle bakoitzaren mailara egokitutako erronkak planteatuz.

Nori zuzendua

Informatika eta software munduan interesa eta ezagutza minimo bat duenari zuzendua dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1868348014

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, Bitcoin, Sistema Banatuak, zibersegurtasuna, Ethereum, Hyperledger

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.