Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Politika

Kataluniako Errepublika, zergatik eta zertarako.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 28a

Pil-pileko gaia dugu Kataluniako prozesua, lehenago Eskoziakoa bezalaxe. Euskal Herritik begiratuta, hausnarketa sakona merezi duena.

Diziplinarteko hurbilketa eman nahi zaio egun bateko ikastaro honi. Horrela, goizeko saioan zergatiak aztertuko ditugu: historia, filosofía, ekonomia eta Europako zuzenbidea. Arratsaldez berriz, zertarakoak, besteak beste, kooperatibismoa eta feminismoa.

Amaieran, erbestean den eta prozesuaren protagonistetakoren bat denarekin bideokonferentziaz solasaldia burutuko dugu.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikasleak ulertzea nola iritsi den Katalunia egoera honetara
  • Errepublikak dituen asmoetan sakontzea
  • Erbesteko politikarien egoera gertutik ezagutzea
  • Material interesgarria sortuko balitz, liburua argitaratzea.

Edukiak

  • Hurbilketa historikoa (Daniel Escribano)
  • Ikuspegi filosofikoa (Haritz Azurmendi)
  • Kataluniako ekonomia (Imanol Esnaola)
  • Europako Batasunaren testuinguru juridikoa (Jon Iñarritu)
  • Kooperatibismoa Katalunian (Gorka Julio)
  • Feminismoa Katalunian (Yolanda Jubeto)
  • Bideokonferentziaz solasaldia erbesteko politikariren batekin

Metodologia

Diziplina bakoitzeko ponentzia eta galderen txanda. Amankomuneko mahai-inguruak

Nori zuzendua

Gaiaren gaineko interesa duen edonori, teknikoegia izan gabe, ikuspegi orokor baten bila datorrenarentzat.

Egitaraua

2018-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Aurkezpena.

09:30-10:15

Hurbilketa historikoa.

  • Daniel Escribano Riera
10:15-11:00

Ikuspegi filosofikoa.

  • Haritz Azurmendi Arrue
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:15

Kataluniako ekonomiaz.

12:15-13:00

Europako Batasuneko legediaz.

  • Jon Iñarritu
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-16:30

Mahai-ingurua.

Bestelako arkitektura sozial baten bila:

  • kooperatibismoa (Gorka Julio),
  • feminismoa (Maria Colera).
  • Moderatzailea: Yolanda Jubeto
16:30-18:00

Gonbidatua: Meritxell Serret.

Bideokonferentzia bidez egingo da elkarrizketa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, historia, filosofía, ekonomia, zuzenbidea, kooperatibismoa, feminismoa, erbestea

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.