Udako Ikastaroak :: Soziologia

Herrigintzaren aro berri baterako begiradak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 20a

TALDEA BETE EGIN DA (18-06-08, 7:30). Itxaron zerrenda sortu dugu, eman izena  (ez egin ordainketarik) eta plazaren bat libratzen bada abisatuko zaitugu.

Herrigintzaren inguruko azterketa eta hausnarketa pausatua egin nahi duen ikastaro eta, aldi berean, tailerra da. Plaza hutsa guztion artean hartu eta ekarpenez betetzeko ekimenaren baitan beste mugarri bat izan nahi du.

XXI. mendeak, Euskal Herriari aurkezten dizkion erronka berrien markoan, eta burujabetza eta demokratizazio prozesu baten baitan, euskalerrigintzaz birpentsatu eta imaginario berri baten sorkuntzarako eta artikulaziorako hausnarketa gune izatea nahi dugu.

Herrigintza aro berriaren paradigmen gaineko gogoeta bultzatu nahi da eta, horretarako, eremu ezberdinetan –euskalgintza, feminismoa, ekonomia soziala, hezkuntza komunitatea, kulturgintza, eta abar– eraikitzen ari diren proposamenen berri jaso eta elkargurutzabideez hausnartzea dugu xede.

 

 Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Lorea Agirre Dorronsoro

    Kazetaria eta antropologoa. Jakin Aldizkariko zuzendaria.

    @katuajea

  • Urko Aierbe Sarasola

    Historiako ikasketak. Euskalgintzako hainbat erakundeetan aritua. Egun Euskal Herrian Euskarazeko kidea.

  • Uxue Alberdi Estibaritz

    Kazetaritzan lizentziatua. Idazlea eta bertsolaria.

  • Helena Franco Ibarzabal

    Ekonomian Doktorea, Irakaslea UPV/EHUn;  2011-2015 legealdian Ogasun Diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundian.

  • Jule Goikoetxea Mentxaka

    Politika zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

    @JuleGoi

  • Txoli Mateos Gonzalez

    Soziologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle-ohia. Parte-Hartuz Ikerketa Taldeko kide izandakoa. UEUkidea.

  • Amaia Oleaga Agesta

    Ekonomialaria. Talaios kooperatiba eta Olatukoop-eko kidea.

    @amaluFm

  • Igor Ortega Sunsundegi

    Soziologoa,Lanki-Mondragon Unibertsitateko kooperatibigintzaren ikertegia.

    @i_ortega2

  • Joseba Otondo Bikondoa

    Ikusentzunezko komunikazioan lizentziaduna. Hazitik Hozieko kidea (Baztango tokiko garaperako elkarte herritarra). Baztango alkatea

  • Pello Otxandiano Kanpo

    Telekomunikazioen ingenieritzan doktorea eta Sortuko Herrgintzako Idazkaria.

    @potxandio

  • Xabier Sarasua Maritxalar

    Irakaslea eta Hik Hasiko kidea.

  • Idoia Zengotitabengoa Laka

    Soziologian lizentziatua. Ikerkuntza tekniketan eta ikasketa feministetan masterra. Iratzar Fundazioko Kidea.

    @idoiazengo

  • Mario Zubiaga Garate

    Politika Zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.

    @zuribia

Helburuak

  • Euskalerrigintzaren inguruan hausnarketa kolektiboa egitea.
  • Arlo ezberdinetan egiten ari diren ekarpenak eta berrikuntzak jasotzea.
  • Ekarpen horien guztien arteko elkargurutzabideez gogoeta egitea.
  • Herrigintzaren paradigma eta imaginario berri baten gaineko hausnarketari bide ematea.

Metodologia

Ikastaroa parte hartze modu ezberdinez zeharkaturik egongo da. Jasotzeko eta entzuteko tartea egongo da, arlo ezberdinei buruz mahai inguru formatuetan. Eta era berean, edukietan sakondu, hausnartu eta kolektiboki eraikitzeko espazio eta denborak ere hartuko ditugu talde dinamika ezberdinak aurrera eramanez.

Egitarauan ikusgarri denez, herrigintzako esparru ezberdinen errealitatean sakontzeko parada izango dugu, patxadaz, eta bakoitzak bere ekarpena egiteko aukera izatea bilatuko da. Plaza hutsa, denon artean, kolektiboki, hausnartzen eta betetzen ikasiz.

Esan gabe doa, feminismoaren begiradaz blaiturik joango dela ikastaroa. Irakasleak gonbidatzerakoan begirada hori bilatu nahi izan dugu. Eta metodologiaren erabakiaren atzean ere, jakintza kolektiboa eraikitzeko ariketen erabilpenean, arreta berezia jarriko diogu begirada honi. Guztion ahotsei garrantzia eman nahi diogu.

Nori zuzendua

Euskalerrigintzaren inguruan interesatuta egon daitekeen ikasle edo herritar ororentzat zuzendutako ikastaroa da. Ez da beharrezkoa inolako ezagutza maila zientifiko zehatzik. Helburua esparru ezberdinetatik iritziak eta ekarpenak jasotzea da eta ondorioz, berdin dio euskalgintza, kulturgintza, sozioekonomia edo herrigintzako beste esparruetan aditua edo aritua zaren. Ekarpen guztiak izango dira baliotsuak.

Egitaraua

2018-06-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera: egitarauaren eta helburuen azalpena.

  • Pello Otxandiano Kanpo
  • Idoia Zengotitabengoa Laka
09:30-11:00

Mahaingurua: “Euskalerrigintza: aro berri baterako paradigma"

  • Herrigintza eta estatugintza globalizazioaren aroan.
  • Euskal Konstituzioa eraikitzen: XXI. menderako herrigintza.
  • Estatu demokratikoa, nazio identitatea eta herritartasun ereduak
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Tailerra: “Euskalerregintzaren erronken eta imaginario berri(ar)en gaineko eztabaida”

  • Lan talde dinamika guztion parte hartzea ahalbideratzeko.
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-16:00

Mahaingurua: “Aro berri baterako hipotesiak I. Euskalgintza eta kulturgintza aro berri baten aurrean”

16:00-17:00

Tailerra: “Herri-gogo berria, zenbateko haustura eta zenbateko jarraidura?”

  • Lan talde dinamika guztion parte hartzea ahalbideratzeko.

2018-06-29

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Mahaingurua: “Aro berri baterako hipotesiak II. Esparru sozioekonomikoa aro berri baten aurrean''

  • Helena Franco Ibarzabal
  • Amaia Oleaga Agesta
  • Igor Ortega Sunsundegi
  • Joseba Otondo Bikondoa
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Tailerra: “Euskal Esparru Sozioekonomikoa artikulatzeko urratsak datozen urteetan”.

  • Lan talde dinamika guztion parte hartzea ahalbideratzeko.
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:30

Ikastaroak eman duenaren bildumaren aurkezpena.

  • Zehazteke.
15:30-17:00

Ikastaroak eman duenaren balorazioa.

  • Guztion artean egin beharreko ariketa.

Matrikulaziorako argibideak

Taldea bete egin da (18-06-08, 7:30). Itxaron zerrenda sortu dugu, eman izena  (ez egin ordainketarik) eta plazaren bat libratzen bada abisatuko zaitugu.

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1868348013

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, Euskal Herria, nazioa, herrigintza, tradizio komunitarioa, demokratizazioa, feminismoa, euskalgintza, kulturgintza, sozio-ekonomia.

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.