banner -- Euskaraldia

Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Arkitektura

Hazi, Eraiki, Hezi (II): haurrak espazio sortzaile.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 21a

Hezkuntza eragileei espazio nagusia eskainita, pedagogiatik gai honen inguruan Euskal Herrian lantzen ari diren zenbait ekimenen berri izateko aukera izango da Hazi, Hezi, Eraiki: Haurrak espazio sortzaile ikastaroaren 2.edizioa. Modu berean, diziplinarteko elkargunean garatuko den ikastaroak arkitektura pedagogikoaren inguruko oinarrizko ezagutzak zabaltzea bilatzen du. Eskola espazioak ingurune hezitzaile bihurtu eta espazioa faktore pedagogiko gisa lantzeak, ordea, arkitekturaren eta pedagogiaren arteko elkarlana behar du, eta bien arteko elkarrekintzaren bidez sortutako proiektu ezberdinak aurkeztuko dira ikastaroan. Horretaz gain, ikastaro praktikoen bidez, eskola-inguruneen diseinuaren klabeak landuko dira: espazio inklusiboak, artikulazioa, erabileren malgutasuna, barne zirkulazio gidatua, etab.

Irakasleak

  • Ane Barruso Lazkano
  • Merkat Bernaola Menchaca

    Begoñazpi Ikastolako zuzendaria.

  • Ahinitze Errasti Etxeberria

    Arkitektoa. NONDIK.

  • J. Iñaki Etxezarreta Alberdi
  • Eukene Fernandez Dobaran

    Hezitzailea. Solagune.

  • Andoni Iñurritegi Telleria

    "Herrixak Hezi" Soraluzeko hezkuntza proiektuko koordinatzailea.

  • Maria Carmen Muñoz Regueras
  • Anartz Ormaza Ugalde

    Arkitektoa. Lurralde Kudeaketa eta Antolamenduan Unibertsitatea Espezialista (UPV/EHU). UEUkidea, UEUko Arkitektura sailburua.

  • Idoia Ramirez de Okariz Kortabarria

    Bizkaiko Urtxintxa eskolako parte hartze arloko arduraduna

Helburuak

  • Ikasle eta irakasleek ikas-espazioekiko duten identitate-erlazio espaziala, eskola inguruneen ezaugarri arkitektonikoek erailtzaileengan duten eraginaren inguruan hausnartzea.
  • Arkitekturaren eta pedagogiaren arteko elkarlanaren ondorio diren eskola espazioak ezagutuz, espazioa faktore pedagogiko gisa lantzeko ezaugarri arkitektoniko garrantzitsuenak irudikatzea.
  • Eskola-espazioen diseinuan parte hartu duten profesional eta erabiltzaileen esperientziak partekatuz, gertuko adibideak ezagutzea.

Edukiak

  • Arkitektura eta pedagogiaren arteko bidean, hezkuntza.
  • Espazioa faktore pedagogiko gisa.
  • Espazioaren garrantzia hezkuntza formalean: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.
  • Gertuko esperientziak eskola-espazioen eraldaketatan.

Metodologia

Hezkuntza komunitatearen eta arkitektoen kontzientziazioa bilatu nahian, ikastaroa eginez ikasteko elkargune bezala planteatu nahi da. Lehenengo egunean, diziplinarteko ikuspegi batetik, hitzaldi eta mahai-inguru ezberdinen bidez gerturatuko gara arkitekturak hezkuntzan izan dezakeen paperera. Bigarren egunean, berriz, modu praktikoan landuko dira arkitektura pedagogikoaren oinarriak guztion artean maketa kolektibo bat eraikiz.

Nori zuzendua

Hezitzaileak, pedagogoak, arkitektoak, ikasleak, gaian interesa duen edonori.

Egitaraua

2018-06-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena.

  • Anartz Ormaza. Arkitektoa. TEO Arkitektura.
09:30-10:00

Arkitektura pedagogikoa: garapen kognitiborako inguruneetatik, elkarbizitza eta sormen espazioetara, gizartearekin komunikazioan.

  • Ahinitze Errasti. Arkitektoa. NONDIK.
10:00-13:00

Gertuko esperientziak, hezkuntzan adituen eskutik:

10:00-10:30

Arizmendi Ikastolaren esperientzia. Espazioak konfiantzaren giroan; proiektu arkitektonikoa egitasmo pedagogikoaren baitan.

Arizmendi Ikastola.

  • Iñaki Etxezarreta. Zuzendari orokorra.
10:30-11:00

Ramón Bajo Herri Ikastetxearen esperientzia. Eskola, hirian: elkarbizitzarako inguruneak Gasteizko Alde Zaharraren bihotzean.

Ramón Bajo Herri Ikastetxea.

  • Carmen Muñoz, irakaslea.
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:00

Begoñazpi Ikastolaren esperientzia. Lehen Hezkuntzako espazioen garrantzia haurren pentsamenduaren garapenerako.

Begoñazpi Ikastola

  • Merkat Bernaola. Zuzendaria.
12:00-12:30

Aranzadi Ikastolaren esperientzia. Sormen-inguruneak esperimentatuz ikasteko; Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara.

Aranzadi Ikastola

  • Ane Barruso. Zuzendaria.
12:30-13:00

Mahai-ingurua: Egungo hezkuntza inguruneak eta Euskal Curriculuma; arkitektura pedagogiko propioa definitu nahian.

  • Arizmendi Ikastola,
  • Ramón Bajo Eskola,
  • Begoñazpi Ikastola,
  • Aranzadi Ikastola,
  • Anartz Ormaza,
  • Ahinitze Errasti.
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-16:00

Haurren parte-hartzea espazio publikoan eraikitako proiektuetan: Eskola Bideak eta Jolasparkeak.

Bizkaiko Urtxintxa Eskola.

  • Andoni Iñurritegi. "Herrixak Hezi" Soraluzeko hezkuntza proiektuko koordinatzailea
  • Idoia Ramirez de Okariz. Bizkaiko Urtxintxa eskolako parte hartze arloko arduraduna
16:00-17:00

Umeak eragile eta sortzaile herrian. Solasgune: Haurren Hiria Sarea eta Herrigune proiektua.

Solasgune.

  • Eukene Fernandez. Hezitzailea.

2018-06-29

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Arkitektura pedagogikoaren oinarriak: espazio inklusiboak, artikulazioa, erabileren malgutasuna, barne zirkulazio gidatua, etab.

  • Ahinitze Errasti. Arkitektoa. NONDIK.
09:30-11:00

Ideia-laborategi tailerra.

Parte-hartzaile guztien artean, hezkuntzan ematen diren egoera ezberdinen arabera, eta helburu pedagogiko espezifikoak kontuan izanik, espazio proposamenak landuko dira modu manipulatiboan eta esperientzia ezberdinetan oinarrituta. Ingurune ezberdinak diseinatu eta sortuz, maketa kolektibo bat eraikiko da.

  • Anartz Ormaza. Arkitektoa. TEO Arkitektura
  • Ahinitze Errasti. Arkitektoa. NONDIK
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:00

Sortu/Eraiki diren ingurune hezitzaileen aurkezpena.

12:00-13:00

Itxiera mahai-ingurua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1868348012

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, pedagogia, hezkuntza, arkitektura, haurrak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.