banner -- Euskaraldia

Udako Ikastaroak :: Informatika

Docker praktikoa: garapena eta DevOps.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 21a

TALDEA BETE EGIN DA (18-06-13, 10:00). Itxaron zerrenda ireki dugu, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia duzula konfirmatu arte.

Docker sortu zenetik (2013) bost urte igaro dira baina dagoeneko software munduan sekulako eragina izan du. DevOps, orkestazioa, Kubernetes, mikrozerbitzuak... hainbat dira azken aldian ahoz-aho dabiltzan terminoak, baina, zer dira?

Ikastaro honetan, Docker erabiltzen ikasiko dugu eta azkenaldian bere magalean sortu ala egonkortu diren garapen, prozesu zein software hauek ulertzen eta ikasten hasiko gara. Docker irudiak sortuko ditugu, Docker Compose erabiliko dugu software garapena bizkortu eta errazteko, etengabeko integrazio eta ezarpenak martxan jarriko ditugu eta, amaitzeko, Docker orkestazioaren munduan murgilduko gara.

Zure lainoa irudikatzen duzu? Hona hemen lehen hegaldi ikastaroa!

Irakaslea

  • BeƱat Jimenez Bujanda

    Software garatzailea, hainbat urtez hainbat enpresa, erakunde eta elkarterekin aritu da lanean web kontuetan batez ere. Gaur egun Talaios Koop.-en dabil (http://talaios.net).

    Baibalab (http://baibalab.ne)

    @jimakker

Helburuak

  • Docker erabiltzen eta irudiak sortzen ikastea. 
  • Docker Compose erabiltzen hastea.
  • Docker eta GitLab erabilita etengabeko integrazio eta ezarpenaren (CI/CD) oinarriak hastea.
  • Kubernetes ulertzen eta erabiltzen hastea.

Edukiak

  • Docker eta Docker Compose.
  • Docker erabili software garapenean.
  • GitLab eta Docker bidezko  en erabilita etengabeko integrazio eta ezarpenak.
  • Docker orkestazioa eta Kubernetes.

Metodologia

Gai ezberdinak azalpen teoriko txiki batekin hasiko ditugu eta ondoren, irakasleak gidatuta, banaka/binaka arituko gara ordenagailuan ariketa ezberdinak egiten.

Nori zuzendua

Informatika eta software munduan interesa eta ezagutza minimo bat duenari zuzendua dago. GNU/Linux ezagutza lagungarri izango da eta zerbitzari zein sare kontuetan muturra sartu duenak kontzeptu gehienak oso erraz barneratuko ditu.

Matrikulaziorako argibideak

TALDEA BETE EGIN DA (18-06-13, 10:00). Itxaron zerrenda ireki dugu, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia duzula konfirmatu arte.
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2018ko ekainaren 6ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1868348011

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, eibar, garapena, DevOps, orkestazioa, GNU/Linux

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.