Udako Ikastaroak :: Lurraldea-antolaketa, Soziolinguistika, Soziologia

Ipar Euskal Herria paradigma berriaren inspirazio iturri? Lurraldea: sujeto politiko berria.

  • Hasiera-data: 2018(e)ko uztailaren 3a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko uztailaren 4a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteartea-Asteazkena. 9:00-18:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

Ustez aldaketarako baldintza objektibo gutxien zegoen hiru herrialdeetan gehiengo sozial berri eta zabalak eraikitzea lortu da, bai bilakaera instituzionala aldarrikatzeko eta gauzatzeko orduan, baita gatazkaren ondorioen konponbidean ez atzera ez aurrera zegoen prozesuari bultzada berri baten emateko.

Botere instituzional txikia izanagatik Euskal Elkargoaren proiekzio politikoa oso handia izaten ari da. Hilabete gutxiko ibilbidean bere eskuduntzez haratagoko esparruetan iniziatiba politikoa hartuz marka eta lidergo berezia eraikitzea lortu du.

Ikastaroan ibilbide horren ulermenerako ezaugarri ezberdinak aztertuko ditugu:

  • Azken urteetan eraiki den kultura politikoa;
  • Ezberdinen arteko adostasun eta akordio transbersalak;
  • Herri mugimenduaren eta instituzioen arteko osagarritasuna;
  • Herri mugimenduen bilakaera instituzionalizatze fase batean;

Sekuentzia politiko horretan gertatzen ari den hegemonia berrien eraikuntza eta paradigma berrien sortzeaz ere arituko gara, baita Euskal Herri osoko ikuspegitik atera daitezkeen ondorioetaz.

Ikastaroaren antolatzaileak: Egoitz Urrutikoetxea, Txomin Poveda eta Argitxu Etxandi .

 

Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

Ikastaroan Ipar Euskal Herrian gertatzen ari diren aldaketen ibilbidea aztertuko dugu. Intuitiboki egiten ari den ibilbidea modelizatzeko gogoeta bideak zabalduko ditugu. Besteak beste, herri mugimenduen eta instituziogintzaren artikulazioak eskenatoki berriak eraikitzeko duen potentzialidadea agerraraziz.

Helburu horrekin, bi ikuspegi osagarri landuko ditugu :

  • Instituzioen osaketaren aldetik egiten dena.
  • Herri mugimenduaren ikuspegitik.

Gaurko egeorara nola iritsi garen eta aurrera begira dauden aukerak aztertuko ditugu. Gogoetak hiru atal nagusitan sailkatuko ditugu:

  1. Nondik heldu den, hots, gaurko egoeraren iturburua zein den.
  2. Esperientziak, bizipenak, lekukotasunak.
  3. Proiekzioak – eraldaketarako aukerak.

Bestalde, lurraldearen kontzeptuaz ere arituko gara. Izan ere, Ipar Euskal Herriaren egituraketa lurralde kontzeptuaren inguruan eraiki da, eta neurri batean logika horrek du eragin tendentzia ezberdinetako hautetsi eta eragileen arteko lankidetza.

Edukiak

EGITARAUA

UZTAILAK 3, asteartea

 

9:30-10:00 – Harrera

10:00-11:00 - Lekukotasunak

  • BATERA: Jakes Borthayrou

11:00-11:30 – Pausa

11:30-13:00 - Euskal Herriko Laborantza Ganbara

  • Maritxu Lopepe
  • Ximun Fuchs 
  • Jean-Claude Iriart

13:00-14:30 - Bazkaria

14:30 - 18:00 - Egoeraren ulermenerako kontzeptu gakoen azalpena.

  • Eguzki Urteaga
  • Mario Zubiaga

18:00- Zintzur Bustitzea

20:30- Bertsu afaria.

 

UZTAILAK 4, asteazkena

9:00-9:30 – Harrera

9:30-13:00 – Tailerrak: Lan talde tematikoak.

.- Burujabetza materiala.

  • Argitxu Etxandi
  • Joana Urbistondo
  • Maite Goihenetxe
  • Xebax Christy
  • Bixente Uhalde

.- Herri zilegitasuna.

  • Egoitz Urrutikoetxea
  • Xabier Harluxet
  • Eñaut Aramendi

11:00-11:30 - Pausa

.- Insituzio publikoak.

  • Txomin Poveda
  • Daniel Oltzomendi
  • Iker Elizalde
  • Haizpea Abrisketa

13:00-14:30 – Bazkaria

14:30 -15:15. - Ondorioen aurkezpena.

15:15-16:15 – Mahai-ingurua.

  • Pantxika Maitia
  • Martine Bisauta
  • Philippe Arretz
  • Eñaut Arramendi

16:15-16:30 - Pausa

16:30-17:30 Eztabaida

17:30 - Amaiera.

Metodologia

Ikastaroak bi denbora nagusi izanen ditu.

Lehenik lekukotasunak jasoko ditugu, eragile ezberdinen ordezkarien ahotik. Bizipenak, korapiloak,...

Ondotik, bilakaera ezberdinak aztertzeko gako kontzeptualak landuko ditugu ikerlari ezberdinen ekarpenei esker.

Helburua delarik, lekukotasunak eta gako kontzeptualak uztartuz, gertatzen ari dena edo gertatu dena modelizatzeko ariketa praktiko eta kolektibo bat burutzea.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

OSTATUA ETA BAZKARIA

Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.

EPEA: ekainaren 25a arte.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, baiona, lurraldea, burujabetza, instituziogintza, gizarte mugimendua, indar metaketa

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.