Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza

Euskara gaitasuna lantzeko tailerra (II).

  • Data: 2018(e)ko uztailaren 2a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Astelehena. 9:30-16:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 7.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

 Ikastaro hau Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean antolatu da.

Iazko Udako Ikastaroetan emandako Euskara gaitasuna lantzeko tailerra ikastaroaren jarraipena da, baina parte hartzeko ez da ezinbestekoa iazkoa egina izatea.

Irakasleak

  • Christian ''Antton'' Harignordoquy Peritzena

    AEKko irakaslea, ikastolako irakasle ohia, IKAS pedagogia zerbitzuko proiektu arduradun ohia, itzultzaile profesionala.

  • Alfontso Mujika Etxeberria

    Elhuyar Fundazioko teknikaria. - Euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko idazkaria eta Euskaltzaindiko Euskara Batuaren Eskuliburua lantaldeko kidea. Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordearen mendeko Terminologia Batzordeko kidea. - Euskara Teknikoa irakasgaiaren irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Mailako Eskolan, Donostian (Tecnun). UEUkidea.

Edukiak

Ikastaro honek bi atal nagusi ditu:

 

LEHEN ATALA: Frantsesak eragindako kalkoak saihestuz.

9:30-12:30

  • Azken urte hauetan hein handi batean frantsesaren kalkoek eraginik, behe nafarreraz eta lapurteraz gero eta gehiago entzuten diren akats eta estilo arazo batzuk zuzentzea eta hizkuntza zuzen erabiltzeko hainbat baliabide ezagutzea (Euskaltzaindiaren webgunea, Nola Erran, Berria Estilo Liburua, Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordeak argitaratu dokumentuak...).
  • Helburuak: Frantsesak eragindako zenbait kalko arruntez ohartaraztea. Hiztunek izaten dituzten hainbat zalantza eta arazori erantzuteko baliabideak ematea. Erreferentziazko dokumentuetan nola bilatu erakustea.
  • Metodologia: Maiz entzuten eta irakurtzen diren akats zenbait abiapuntutzat hartuz, ordezko egitura zuzenak aurkeztuko dira, erreferentziak emanez. Ikasleek egindako galderei erantzunen zaie edo, behintzat, erantzuteko bideak aztertuko dira. Arazoak sortzen dituzten frantsesezko esaldi batzuen itzulpena eginen da.
  • Irakaslea: Christian ''Antton'' Harignordoquy, AEKko irakaslea, ikastolako irakasle ohia, IKAS pedagogia zerbitzuko proiektu arduradun ohia, itzultzaile profesionala.

 

BIGARREN ATALA: Euskararen ortotipografiaren hasi-masiak.

14:30-16:30

  • Euskararen ortotipografia gai zabala da; partez arautua dago, eta partez estilo-kontua da. Euskararen ortotipografiak baditu bereizgarri nabarmenak frantsesaren eta gaztelaniaren aldean, besteak beste hizkuntzaren beraren izaeragatik (adibidez, kasu-marken erabilera edo hitz-elkarketaren erabidea, besteak beste), baina baita estilo-hobespenengatik ere. Alde horretatik, baditu desberdintasun nabari batzuk frantsesarekiko eta beste batzuk —gutxixeago, beharbada— gaztelaniarekiko. Horren berri emateko diseinatu da ikastaroa, euskararen ortotipografiaren ikuspegi orokor bat izateko eta jarraibide nagusi batzuk emateko (kontuan izan behar da 2 ordu besterik ez dagoela; beraz, zertzelada nagusi batzuk eman besterik ezin da egin).
  • Helburuak: Jakitea zer dagoen arautua euskararen ortotipografiaren arloan. Ikustea zein diren desberdintasun nagusiak frantsesaren ortotipografiarekiko. Erakustea zer kontsulta-material dauden euskararen ortotipografiari buruzko zalantzak argitzeko.
  • Edukiak: Puntuazio-marken erabilera, euskararen ortotipografiaren bereizgarriak, estilo-hobespenak
  • Irakaslea: Alfontso Mujika Etxeberria, Elhuyar Fundazioko teknikaria. - Euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeko idazkaria eta Euskaltzaindiko Euskara Batuaren Eskuliburua lantaldeko kidea. Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordearen mendeko Terminologia Batzordeko kidea. - Euskara Teknikoa irakasgaiaren irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Mailako Eskolan, Donostian (Tecnun).

Metodologia

Oinarri teorikoa eta praktika uztartzen dituen ikastaroa da.

Nori zuzendua

Hedabideetako kazetari eta aurkezleak, irakasleak, euskara teknikariak, euskara ikasleak... orokorrean gaian interesa daukan edonori zuzendua zaio.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

OSTATUA ETA BAZKARIA

Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.

 

EPEA: ekainaren 25a arte.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, baiona, itzulpengintza, hizkuntzalaritza, euskara, ortotipografia, kalkoak

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.