Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikabideak, Komunikazioa

Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta

  • Hasiera-data: 2018(e)ko uztailaren 3a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko uztailaren 4a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Asteartea-Asteazkena. 9:00-13:00 / 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

Ikastaroa baino Euskarazko komunikazioaren ekosisteman parte hartzen duten komunikabideei erreparatzeko mintegi esploratzailea planteatzen da. Antolatzaileek Hekimen elkarteko komunikabideen kontsumo eta erabileraren inguruko datu korpusa (edo dataseta) aurkeztu eta metodologia eta teknika ezberdinak proposatuko dituzte, parte-hartzaileek haien interes eta lehentasunen arabera hurbilketa diziplinartekoak burutzeko elkarlaneko giroan.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal komunikazioaren ekosistema garaikidea aztertzeko teknika eta hurbilketa ezberdinak ezagutu eta praktikara eramatea.
  • Euskal Hedabideen Behatokia, "Behategia" proiektuaren Datutegia ezagutza berria sortzeko iturri bezala baliatzea.
  • Informazioa landu eta argitaratzeko elkarlanerako aukerak ezagutzea.

Edukiak

Euskarazko Hedabideen Behategiaren Datutegiak lanketa eta interpretaziorako eskaintzen dituen aukerak esploratzeko hiru dinamizatzaile gonbidatu izango ditugu gurekin: Codesyntax, Euskal Wikilarien Elkartea eta Gaindegia.

Haietariko bakoitzak lan ildo orokor bat aurkeztu eta proposatuko du, baina mintegiko parte-hartzaileak izango dira lan taldeetan banatuta, informazioaren zein lanketa egin erabakiko dutenak. Lan ildo nagusiak hauek izango dira:

  • Euskarazko komunikabideen interneteko kontsumo eta erabileren analitikak (Codesyntax)
  • Komunikabideak, datu libreak eta wiki teknologiak (EWKE)
  • Komunikabideak eta datu sozio-demografikoak (Gaindegia).

Metodologia

Datasprinta parte-hartzaileek eurek sortu eta zuzenduko dituzten lan taldeen jardunean oinarritzen da. Taldeek erabakitako hurbilketak aurrera eramateko hurbilketa kuantitatibo eta kualitatiboak eta informazioa grafikoki eta digitalki adierazteko teknikak lantzea aurrikusten da.

Nori zuzendua

Mintegia euskal komunikabideen eta haien jardunaren inguruan eta / edo komunikazioaren ikerketa teknika eta metodoetan interesa duen edonori zuzentzen zaion arren bereziki interesgarria izan daiteke euskarazko komunikabideen sektoreko profesional, komunikazioaren eta kazetaritzaren arloko ikertzaile eta herrigintza eta euskalgintzako eragileentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

OSTATUA ETA BAZKARIA

Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, baiona, komunikazio ekosistema, euskarazko hedabideak, ikerketa, elkarlana

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.