Udako Ikastaroak :: Ekonomia, Ongizatea, Soziologia

Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 24a

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparrua zabala eta askotarikoa da, baina, badira denek konpartitzen dituzten hainbat balio eta printzipio: xede soziala errentagarritasun ekonomikoaren gainetik egotea; jasangarritasuna; demokrazia; elkartasuna; elkarlana; eta ingurunea eraldatzeko nahia. Ekofeminismoaren ekarpen oparoari esker gainera, bizitza-erdigunean duten antolamenduak eta prozesuak diseinatzen hasi dira eremu zabal honetako erakunde asko.

Printzipio horiek ordea, praktikan jarri eta gauzatzea ez da erraza, eta ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek ere ohiko enpresa kapitalisten kudeaketa-sistemak zein erremintak erabiltzen dituzte maiz.

Honenbestez, beharrezko ikusi dugu eremu eraldatzaile honen baitan parte diren enpresetako aditu, kudeatzaile eta langileak biltzea, euren ahotik aldarrikatzen ditugun printzipioak praktikara eramateko orduan sortu diren gogoeta, praktika, metodologia eta erremintak jasotzeko.

Alorreko adituak eta profesionalak elkarrizketan jarriz, aldarrikatzen ditugun praktikara eramateko lagungarri izango diren ekarpen teoriko eta praktikoak jasoko ditugu.

Ikastaroaren koordinatzaileak:

  • Beñat Irasuegi Ibarra, Talaios Kooperatiban langile kooperatibista eta Olatukoop sareko kidea
  • Josu Aztiria Urtaran, Elhuyar eta UEUko kidea.
Erakunde laguntzaileak: GEZKI, Lanki, Olatukoop, REAS, Elhuyar

Irakasleak

  • Jon Abril Olaetxea

    Elhuyarreko kidea.

  • Nuria Aguirre Unzueta

    Laboral Kutxako Pertsonen Zuzendaria.

  • Josu Aztiria Urtaran

    Elhuyar eta UEUko kidea.

  • Leire Cancio Orueta

    Elhuyar Taldeko Zuzendari Nagusia

  • Unai Del Burgo García

    UEUko Ekonomia saila eta GEZKIko kidea.

  • Estitxu Eizagirre Kerejeta

    Argiako Zuzendaria.

  • Enekoitz Etxezarreta Etxarri

    Irakaslea, ikertzailea eta doktorea ekonomia sozialean. GEZKIko kidea.

  • Beñat Irasuegi Ibarra

    Talaios Kooperatiban lanean, Olatukoop #ESE Artisau marxista banatua.

    Twitter: @birasuegi

  • María Jesús Luengo Valderrey

    UEUko Ekonomia saila eta GEZKIko kidea.

  • Juan Esteban (Joanes) Maiza Botanz

    Goiener-eko Lehendakaria.

  • Amaia Oleaga Agesta

    Ekonomialaria. Talaios kooperatiba eta Olatukoop-eko kidea.

    @amaluFm

  • Aritz Otxandiano Campo

    Fagor Taldeko Berrikuntza Sozialeko arduraduna.

  • Juan Carlos Pérez de Mendiguren Castresana

    Irakaslean, ikertzailea eta doktorea ekonomia sozialean. GEZKIko kidea.,

Helburuak

  • Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa-praktika, metodologia eta erremintak ikustaraztea.
  • Etorkizun hurbilean egon litezkeen erronka eta egitasmoak identifikatzea.
  • Printzipioetatik praktikara jauzi egiteko lagungarri diren palankak eta lankidetza-aukerak identifikatzea.

Edukiak

  • Ekonomia sozial eta solidarioaren kudeaketa-erronken inguruko ikerketak, metodologiak eta emaitzen inguruko ekarpenak.
  • Arrasateko, euskalgintzako eta ekonomia sozial eraldatzaileko esperientziak ezagutzak eta ikasketak.
  • Enpresa eta erakunde desberdinen kudeaketa-praktika zehatzak.
  • Gogoeta eta proiektu berriak identifikatzeko aukera.
  • Alor honetan erreferentziazko aditu eta eragileekin ezagutzen eta esperientzien trukaketa.

Metodologia

Ekarpen teorikoa, esperientzia praktikoa eta talde-dinamika uztartu nahi ditugu ikastaroan. Adituak eta eragileak elkarrekin jarri nahi ditugu:

  • Oinarri teorikoa eta ikuspegi zabala emango duten adituen hitzaldiak egongo dira.
  • Talde-dinamikak egongo dira gaiak lantzeko
  • Esperientzia zehatzen aurkezpenak izango dira eta mahai-inguru bat elkarrekin gogoeta egiteko.
  • Proiektu jakin bat bertatik bertara ezagutzeko bisita antolatuko da.

Nori zuzendua

Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan beren ibilbide profesionala garatu nahi duten eta garatzen ari diren profesionalentzat.

Ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan ikertzen eta irakasten ari diren adituei.

Kudeaketa alorrean sakondu nahi duten ikasle eta titulatuei.

Egitaraua

2018-06-26

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena, kokapena eta hartzaileen nahiak jasotzeko dinamika.

Josu Aztiria Urtaran

Beñat Irasuegi Ibarra

REAS Nafarroa

09:30-11:00

Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa-erronken inguruko kokapen teoriko eta metodologikoa.

Enekoitz Etxezarreta Etxarri (GEZKI)

Juan Carlos Pérez de Mendiguren Castresana (GEZKI)

Hitzaldian erabilitako aurkezpena

  • Enekoitz Etxezarreta Etxarri
  • Juan Carlos Pérez de Mendiguren Castresana
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Kooperatibismoaren eta ESSaren kudeaketa erronkak, Bizitza erdigunean jarriko duten enpresen kudeaketa erronkak

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:45

Euskalgintzaren balioak: arrakastarako gakoak eta etorkizuneko ikasketak.

Jon Abril Olaetxea (Elhuyar)

Hitzaldian erabilitako aurkezpena

  • Jon Abril Olaetxea
15:45-16:30

Fagor Taldea eta eraldaketa Soziala.

Aritz Otxandiano (Fagor Taldea)

Hitzaldian erabilitako aurkezpena

  • Aritz Otxandiano Campo
16:30-17:15

Enpresa komunitarioa dena eraldatzeko - ESE enpresa eredua.

Beñat Irasuegi Ibarra

2018-06-27

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-12:00

Enpresa eta erakunde desberdinen kudeaketa-praktikak ezagutzeko aukera izango dugu lehendabizi:

  • Argia: Enpresa antolaketa eta generoa: Nola daramagu ARGIA etxea? Estitxu Eizagirre
  • Goiener: Bazkidetza zabaleko kooperatiben hedapena, profesionalizazioa eta eragiletzat uztartuz. Joanes Maiza Aurkezpena
  • Laboral Kutxa: Lidergo berriak eta emakumeen ahalduntzea. Nuria Agirre Hitzaldian erabilitako Aurkezpena
  • Elhuyar: Pertsonen, parte-hartzea eta berrikuntza sozialari lotutako kudeaketa-praktikak. Leire Cancio Aurkezpena
  • Talaios: Teknologia libreak ESS enpresen kudeaketarako. Amaia Oleaga
  • Lakari: ESS baloreekin bat egiten duten hornitzaile sareak eraikitzen. Leire Udabe Aurkezpena
  • Kudeaketarako adierazleen sistemak ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan: Ikastola mugimenduaren kasua. Unai del Burgo García  eta María Jesús Luengo Valderrey (UEUko ekonomia saila eta GEZKIko kideak). Aurkezpena.
12:00-14:00

Mahai-ingurua eta talde-dinamika.

14:00-16:00

Bazkaltzeko tartea.

16:00-18:00

Geltoki proiektua ezagutuko dugu.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 252/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eta erdi eskuratu ahal izango dira.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, iruñea, kudeaketa, ekonomia, eraldaketa, ekonomia soziala, ekonomia solidarioa, ekofeminismoa, berrikuntza soziala

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.