Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika

Munduko jatorrizko hizkuntzen biziberritze prozesuak eta Helduen Euskalduntze Alfabetatzea. Zer dugu jasotzeko eta zer emateko?

  • Hasiera-data: 2018(e)ko uztailaren 2a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko uztailaren 3a
  • Tokia: Baiona - Bernat Etxepare Lizeoa
  • Nola heldu: http://www.betxepare.eus/eu/
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00 / 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 25a

Euskal Herrian azken hamarkadetan egindako ibilbidea inspirazio bide da jatorrizko herri askorentzat; batez ere Hego Amerikako herri asko ari dira Garabide elkartearekin eta UPV-EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrarekin elkarlanean euren biziberritze prozesuak azkartzeko eta doitzeko urrats sendoak ematen. Euskal Herritik, besteak beste, helduak alfabetatzeko eta helduek hizkuntzara berenganatzeko ahaleginean laguntzen diegu. Gure gaueskolak eta euskaltegiak oinarritzat hartuta, egitasmo horiek indarberritze prozesuetan nolako garrantzia duten, zein ekarpen egiten duten eta zelan bideratu ahal diren transmititu nahi izaten dugu, ondo datorkiena euren egoera eta ezaugarrietara doituta aplika dezaten. Era berean, eurengandik ere jasotzen dugu irakaspena, eta geurera modu kritiko eta eraikitzailean begiratzeko aukera ematen digu.

 

    

Ikastaro hau Garabide Elkartea, UPV-EHuko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra eta UEUren artean elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Andoni Barreña Agirrebeitia

    Doktorea Psikolinguistikan Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); Irakasle titularra Salamancako Unibertsitatean. Garabide Elkarteko Lehendakaria. Hainbat hizkuntzen biziberritze prozesuetan aditua eta aritua.

  • Itziar Idiazabal Gorrotxategi

    Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); Genebako Unibertsitatean doktorea psikolinguistika alorrean.Euskaltzain urgazlea da, eta Euskararen Aholku Batzordeko kide. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzailea da 2007 urteaz geroztik.

  • Ane Ortega Etcheverry

    BAM Irakasle eskolako irakaslea. Espainiar Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziolinguistika eta Espainiar Ikasketetan doktorea Londresko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea

  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

  • Hizkuntza kooperazioaren errealitatera hurbiltzea.
  • Helduen hizkuntzaratze eta alfabetatzeak biziberritze egitasmoan duen garrantziaz eta egitekoez jabetzea eta hausnartzea.
  • Metodologia egokia aplikatzearen garrantziaz jabetzea.
  • Metodologia komunikatiboaren eta ekintzara bideratutako irakasmoldeen ezaugarriak aztertzea eta horietan trebatzea.
  • Ariketen tipologiaren inguruan hausnartzea.
  • Nasa Yuwe hizkuntzarako gure laguntzaz egin duten A1 mailarako programa eta materialak aztertzea.

Edukiak

  • Hizkuntza kooperazioa.
  • Helduen irakas-zentruen ezaugarriak.
  • Ekintzara bideratutako metodologia.
  • Materialak eta ariketen tipologia
  • Errealitate bakoitzari lotuta jardutea.

Metodologia

Ikasleen aurrezagutzetatik abiatuta eta euren interesak kontuan hartuta, orain arte Garabidek eta Unesco Katedrak egindako lana atalka aurkeztuz joango gara. Ondoren hausnarketa sustatuko dugu eta zenbait ariketa taldeka burutu. Egindako lana ulertu eta aurrera begira egin beharrekoen inguruko hausnarketa bilatuko dugu, Nasa herrian egindakoa oinarritzat hartuta, aurrera begira Nasekin eurekin zein beste herri batzuekin egin daitekeen lana elkarrekin irudikatzeko.

Nori zuzendua

Hizkuntza normalizazioaren inguruan ari diren arduradun, profesional eta euskaltzaleak oro har.

Euskaltegietako irakasle, didaktikari eta arduradunak.

Kooperazioaren munduan ari diren profesional eta ekintzaileak.

Egitaraua

2018-07-02

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Hitzaldi-solasaldia Hizkuntza-kooperazioaren inguruan.

Zer da hizkuntza kooperazioa? Zergatik? Non? Nola daude Garabiderekin elkarlanean ari diren herriak? Zertan aritzen gara? Zer erakutsi eta zer ikasi?

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Helduen euskalduntze alfabetatzeaz: Prozesuaren motor gisa.

  • Helduak hizkuntza ikastearen garrantzia.
  • Baliabideak.
  • Toribioko errealitatea.
  • Herri indigenetan eragiteko beharrizana, aukerak eta moduak.
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:30-17:30

1. Nasa Yuwerako unitateak proposatu (Ariketa).

  • A1eko proposamenak erakutsi
  • Unitateak proposatu taldeka eta mailaka (A2-B2?)
  • Erakutsi taldeen aurrean
  • Proposamenak denen aurrean
  • Azken atazetako testuak sortu
  • A1eko unitateak aztertu
  • Ane Ortega Etcheverry

2018-07-03

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

2. Metodologiaren garrantzia.

  • Zer irakatsi (Zer egiten ikasi behar dute eta horretarako zein hizkuntz baliabide behar dituzte).
  • Nola irakatsi (ekintzara bideratuta. Atazetara bideratuta).
  • Gaitasun deskriptoreak.
  • Egoerak identifikatu (A1 –B2?).
11:30-13:30

3. Ariketen tipologia

  • Ariketen tipología: hiru mailak azaldu.
  • Nasa Yuweko ariketak aztertu.
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:30-17:30

Alfabetizazioa

  • Garrantzia
  • Testua oinarri
  • Metodologia

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

 

OSTATUA ETA BAZKARIA

Baionako Ikastaroak Bernat Etxepare Lizeoan emango dira eta bertako barnetegia erabiltzeko aukera daukagu, beraz aurten lo egiteko tokia ere eskaintzen dugu.

Ikusi hemen Baionako ostaturako argibideak.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, baiona, hizkuntza kooperazioa, jatorrizko herriak, helduen euskalduntze alfabetatzea, metodo komunikatiboak, curriculuma

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.