Udako Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak

Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 126,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 113,40 €. Bazkideak: 94,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko ekainaren 21a

Sendabelarrek baliorik ote daukate egungo osasun arazoak konpontzerako orduan? Edo iruditegi erromantiko eta superstizioaren parte baino ez dira? Galdera horiei erantzuteko, honako ikastaroak hiru elementu hartuko ditu aztergai: botanika, etnografia eta antropologia medikoa; etnobotanika guzti horientzako elkargune bezala hartuz.

Botanikaren ezagutza basikoekin hasiko gara gure inguruetako landare arruntenak modu egokian identifikatu ahal izateko. Ondoren, baserritar gizarte tradizionala testuinguratu eta bertan praktikatzen zen herri-medikuntzari buruzko zenbait nozio landuko ditugu (sendabelarren garrantzia, erritualak eta magia, plazeboa, petrikiloak...). Orduko garaietan arruntak ziren infusio, enplastu eta ukendu batzuk ere egiten ikasiko dugu. Amaitzeko, medikuntza ofiziala eta alternatiboen artean ematen den gatazkari buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu.

Irakaslea

Helburuak

  • Botanikari buruzko oinarrizko irakaspenak barneratzea eta gure inguruan arruntenak diren sendabelarrak identifikatzen ikastea.
  • Baserritar gizarte tradizionalaren testuingurua ulertzea eta orduko herri-medikuntzaren gaineko ulermenean sakontzea.
  • Euskal Herrian tradizioz erabili izan diren sendabelar ohikoenak ezagutzea eta berauekin erremedio sinpleenak egiten ikastea.
  • Osasungintzarekin erlazionatutako hainbat gairen inguruko jakintza kritikoa eta eztabaida sustatzea.

Edukiak

1. eguna

9:00-17:00, Ezpeleta jauregian.

Klase teoriko praktikoak (botanika, herri-medikuntza eta baserritar gizartearen testuinguratzea).

 

2. eguna

9:00-18:00. 

Mendi irteera (landareak bertatik bertara ikusi eta batu).

 

3. eguna

9:00-17:00, Ezpeleta jauregian.

Klase praktikoak (erremedio tradizional prestatu) eta talde eztabaidak (medikuntza sistema ezberdinen arteko gatazkaren inguruan).

Nori zuzendua

Zientzia Naturaletan interesa daukan orori, baita antropologia, zein etnografian edo medikuntzan interesatuak daudenei

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • 2. eguneko mendi irteerarako, ikasleak egun osoa mendian emateko beharrezko materiala eraman beharko du: mendiko arropa egokia, egunerako bazkaria eta ura...
  • Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Bi kreditu eskuratu ahal izango dira.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, iruñea, botanika, herri medikuntza, medikuntza alternatiboak, herri jakinduria, medikuntza tradizionala

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.