banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Glotodidaktika, Hezkuntza

Euskara gaitasuna lantzeko tailerra.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 30a

Ikastaro hau Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Christian ''Antton'' Harignordoquy Peritzena

    AEKko irakaslea, ikastolako irakasle ohia, IKAS pedagogia zerbitzuko proiektu arduradun ohia, itzultzaile profesionala.

  • Miriam Urkia

    Euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiaren Hiztegiko lantaldeko burua.

Helburuak

  • Frantsesak eragindako zenbait kalko arruntez ohartaraztea
  • Hiztunek izaten dituzten hainbat zalantza eta arazori erantzuteko baliabideak ematea
  • Erreferentziazko dokumentuetan nola bilatu erakustea
  • Euskaltzaindiaren Hiztegia ezagutzea eta erabiltzen ikastea.

Edukiak

Ikastaro honek bi atal nagusi ditu:

LEHEN ATALA: Frantsesak eragindako kalkoak saihestuz.

9:30-12:30

  • Azken urte hauetan hein handi batean frantsesaren kalkoek eraginik, behe nafarreraz eta lapurteraz gero eta gehiago entzuten diren akats eta estilo arazo batzuk (hedabideetan bilduak), zuzentzea eta hizkuntza zuzen erabiltzeko hainbat baliabide ezagutzea (Euskaltzaindiaren webgunea, Nola Erran, Berria Estilo Liburua, Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordeak argitaratu dokumentuak...).
  • Helburuak: Frantsesak eragindako zenbait kalko arruntez ohartaraztea. Hiztunek izaten dituzten hainbat zalantza eta arazori erantzuteko baliabideak ematea. Erreferentziazko dokumentuetan nola bilatu erakustea.
  • Metodologia: Hedabideetan bildu akats zerrenda batetik abiaturik, ordezko egitura zuzenak aurkeztuko dira, erreferentziak emanez. Ikasleek egindako galderei erantzunen zaie edo, behintzat, erantzuteko bideak aztertuko dira. Arazoak sortzen dituzten frantsesezko esaldi batzuen itzulpena eginen da.
  • Irakaslea: Christian ''Antton'' Harignordoquy, AEKko irakaslea, ikastolako irakasle ohia, IKAS pedagogia zerbitzuko proiektu arduradun ohia, itzultzaile profesionala.

 

BIGARREN ATALA: Euskaltzaindiaren Hiztegiaren aurkezpena.

14:30-16:30

  • Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, 1991n hasi eta 2015ean burutu den Hiztegi Batua adieraz, adibidez eta azpisarreraz hornitzen duena (37.884 sarrera, 6.944 azpisarrera eta 61.398 adiera). Paperean argitaratu da, baina Interneteko bertsioak bilaketa aurreratuak egiteko parada ematen du. Horiek guztiak aurkeztuko dira ikastaroan, Euskaltzaindiaren hiztegigintzaren historia laburra azalduz eta hiztegiaren nondik-norakoak adibide eta bilaketa modu aurreratuaren bidez argituz.
  • Helburuak: Euskaltzaindiaren Hiztegiak ematen dituen baliabideak erabiltzen ikastea. Euskaltzaindiaren Hiztegiak sortu arte izandako ibilbidea eta hiztegiaren osaera ezagutzea
  • Metodologia: Lehen sarrera orokor baten ondoren (hiztegia historikoki kokatzen lagunduko duena), ikastaro praktikoa izango da: adibideetan oinarrituko da aurkezpena eta, beraz, parte-hartzailea izan nahi du.
  • Irakaslea: Miriam Urkia, Euskaltzain urgazlea, Euskaltzaindiaren Hiztegiko lantaldeko burua.

Metodologia

Oinarri teorikoa eta praktika uztartzen dituen ikastaroa da.

Nori zuzendua

Hedabideetako kazetari eta aurkezleak, irakasleak, euskara ikasleak... orokorrean gaian interesa daukan edonori zuzendua zaio.

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Baiona, euskara, hizkuntza gaitasunak, akatsak, baliabideak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.