banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak

Erlezaintza ikastaroa: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko uztailaren 3a

Loreen polinizazioa gertatzea ezinbestekoa da gure elikadura-eredua mantentzeko, baita mundu mailako biodibertsitatea ere. Baina polinizazioaren arduradun diren erleak, desagertzen ari dira. Galera hau eragiten duten faktoreei buruz hitz egingo dugu ikastaro honetan: liztor asiatikoa, barroa akaroa, pestizidak… Eta erlezaintzaren mundura gerturatuko gara, modu praktiko batean erleek ekoiztutako produktuak ezagutuz, eta erlezain berriak sortzeko dauden bide eta zailtasunak ikusiaz.

ikastaro hau GEE-Gipuzkoako Erlezainen Elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Amaia Aierbe Zurutuza

    Giza Dietetika eta Elikaduran diplomatua (EHU). Nekazal Ingenieritza Teknikoa Industri Elikagaietan. GEE Teknikari dinamizatzailea.

  • Martxel Aizpurua Agirre

    Biologoa eta erlezaina. Eusko Label eztigilea izan da urtetan. Arkamurka Natur Elkartea.

  • Jon Etxeberria Urbizu

    Erlezaina

  • Jabier Larrinaga

    Erlezain profesionala da, 250 erlauntza baino gehiago ditu Kortezubin. Eusko Label ezti ekoizlea da.

  • Michel Setoain

    Erlezaina eta Euskal Erle Beltza taldeko kidea.

Helburuak

  • Erleen garrantziaz ohartzea
  • Erleen galera eragiten duten faktoreen aurrean zein neurri hartu ezagutzea
  • Erleetatik eratorritako produktuen onurak ezagutzea
  • Erlezain berriak erakartzea

Edukiak

  • Erlearen garrantzia ingurumenean
  • Erlezaintzaren erronkak eta arazoak
  • Erleetatik eratorritako produktuak

Metodologia

Lehenengo egunean saio teoriko baten bidez erlearen garrantziari buruz hitz egingo dugu eta mahai-inguru bat zabalduko dugu denon artean egungo erlezaintzaren erronkei buruz hitz egiteko. Bigarren eguneko jarduna praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Erlezaintzaren inguruan interesa izan dezakeen edonori.

Egitaraua

2017-07-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Erlearen garrantzia ingurumenean.

  • Erlezainen elkartea
  • Amaia Aierbe Zurutuza
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Mahai-ingurua: erlezaintzaren erronkak eta arazoak.

  • Jabier Larrinaga
  • Michel Setoain
  • Amaia Aierbe Zurutuza
  • Jon Etxeberria Urbizu
13:00-14:00

Bazkaltzeko tartea.

14:00-16:00

Erleetatik eratorritako produktuak.

2017-07-11

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-16:00

Irteera praktikoa.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, erlebeltza, polinizazioa, eztia, apiterapia, liztor asiatikoa, barroa, pestizidak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.