Udako Ikastaroak :: Psikologia, Soziologia

Elkarlanean indarra: parte-hartzea, inklusioa eta parekidetasuna sare lanean.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 6.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko uztailaren 3a

Egungo gizartea sareen gizarte bat da, mota askotako konexio asko dituena, lotura ezartzeko, lankidetza egiteko eta parte hartzeko modua eta erreferente globalizatzaileen hegemoniko modu berrien inguruko esperimentazioko gizarte bat; era berean, komunitate, lurralde, etab. identitateen sorrera da gizarte bat. Emausen urteak daramatza, helburu politikoen eta bere prozesuen nola horien arteko koherentzia honetan aurrera egiteko moduaren inguruan eztabaidatzen, partekatzen eta ikasten eta orain sare lana zentratzen ari gara. Gizarte eraldaketa inklusiboak eta parekideak diren jardunak irauteko edo iraunkorrak egiteko, protagonismoa ematea beharrezkoa dela ulertzen dugu, denbora eta baliabideak ematea, baita sara lanaren gaitasunei, trebetasunei eta praktikei hausnarketa eta trebakuntza kritiko bat ere.

Ikastaro hau Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • Elkarlanaren eta sare lanaren gakoak eguneroko funtzionamenduan identifikatzea
  • Elkarlan eta sare lan inklusibo eta ekitatiboa lortzeko bide eta tresnak eskuratzea.
  • Bizipenetik eta gogoetatik ikastea.

Edukiak

  • Sare Lanaren gakoak eta tresnak
  • Elkarlanean ekitatea txertatzeko gogoetak
  • Tokiko eta nazioarteko elkar lan esperientziak
  • Inklusioa eta mugak sare lanean

Metodologia

Gaiari hurbilduko gara hainbat eratan; ikerketa, esperientzia praktikoak, ikaspenak eta gogoetak partekatuz hizlari eta parte hartzaileen artean

Nori zuzendua

Elkarlana eta sare lan ekitatiboa eta inklusiboa sustatu eta interesa duten talde eta pertsonei.

Egitaraua

2017-07-11

Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:00

Ongi etorria.

09:00-10:00

Elkarlanean indarra

  • Assumpta Ayerdi. Elkarlanean Indarra: Ikerketaren ondoriok eta gogoetak
  • Maider Sagredo. Elkarlana eta partehartzea sustatzeko tresna
10:00-11:00

Mahai ingurua: Sare lana lantzen

  • Izaskun Sagartzazu Aizpurua. Lakari elkartea
  • Mikel Valero. Hiritik At elkartea
  • Hasier Iratzoki. Bidazi elkartea
11:00-11:30

Kafea.

11:30-13:00

Solasaldia: Elkarlanean ekitatea txertatzen.

  • Miren Aranguren. Bilgune Feministako kidea
  • Francisca Rodriguez. Anamuri eta Via Campesinako kidea
13:00-14:30

Tailerra: inklusioa eta mugak sare lanean.

14:30-15:00

Konklusioak

  • Beatriz Egizabal. Antzerkilari eta ipuin kontalaria @feeatriz
15:00-16:00

Luntxa

Matrikulaziorako argibideak

  • Ikastaroa DOANEKOA da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Matrikularen barne sartzen da egitarau akademikoa, eguneko kafea eta eguerdiko luntxa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, 2017, elkarlana, inklusioa, parekidetasuna, sarelana

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.