banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikazioa

Dokumental interaktibo bat sortzeko tailerra, Klynt programa erabiliz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko uztailaren 3a

Izen ematea itxita baina plazak daude, interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan: i.iciar@ueu.eus (Irati)

 

Dokumentalgintzak sekulako gorakada egin du sarea hartu duenetik euskarri modura. Dokumental interaktiboei esker, erabiltzaileak edukietan murgiltzeko eta horiek nahierara erabiltzeko aukera dauka. Aldi berean, sortzailearen esku jartzen da tresna berri bat gertakarietan oinarritutako istorioak kontatzeko.

Ikastaro honetan, webdokaren jatorrian arakatuko dugu, adibiderik esanguratsuenak bisitatuz eta nabigazio modu desberdinak deskubrituz. Baina, bereziki, ikastaroan dokumental interaktibo baten egitura orokorra eta diseinua landuko dira. Gainera, praktikotasunari eutsiz, dokumentala sortzeko eta editatzeko lehen urratsak emango ditugu.

 

Ikastaroaren zuzendaria: Libe Mimenza, UPV/EHUko ikertzailea; Kazetaritzan lizentziatua eta masterduna; doktoregaia; dokumental interaktibo egilea.

Irakasleak

Helburuak

  • Dokumentalgintza interaktiboaren oinarriak aztertu
  • Dokumental-eredu eta egile esanguratsuak ezagutu
  • Klynt edizio-programa erabiliz, webdok bat diseinatu, egituratu eta praktikara eramateko oinarriak jarri.

Edukiak

Nazioarteko hainbat dokumental interaktibo ikusi, egile desberdinen esperientzietatik ikasi eta nabigazio moduak aztertu eta gero, ikastaroko partaideek Klynt programaren oinarriak ikasiko dituzte eta euren diseinu propioa praktikara eramateko edizio lanaren hastapenetan murgilduko dira.

Metodologia

  • Adibideetan oinarritutako azalpena.
  • Edizio-tresnaren deskribapen praktikoa.
  • Proiektu zehatz batean oinarritutako webdok baten sorkuntza-tailerra

Nori zuzendua

Ikus-entzunezko sorkuntzan interesdunak eta alor horretako profesionalak, ikasleak zein irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1768348020

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, dokumentalgintza, webdoka, interakzioa, ikus-entzunezkoak, internet

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.