banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Komunikazioa, Marketin

Ikus-komunikazio eraginkor baterako gakoak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro honek esperientzia profesionalean du abiapuntua. Erakunde eta enpresa anitzekin hainbat ordu emandako proiektutan eta garapenetan jasotako eskarmentuaren emaitza da.

Milaka dira egunero ekoizten diren kartel, eskuorri, baner, liburuxka…, aldez aurretik hartu ez diren erabakien gabeziak (komunikazio helburu zehaztugabeak, hartzaileen segmentazio eskasa, irudi korporatibo ahula…) eta balioztatzeko irizpide objektiboen faltak kanpainaren arduradun eta diseinatzaileen artean frustrazio ugari sortarazten dituzte, lana zailagotuz.

Ikastaro honek marketin, komunikazioa eta diseinua elkar gurutzatzen diren lekuan du jomuga.

Irakaslea

  • Igor Markaida Uriaguereca

    Branding agentzia, internet garapen eta argitaletxe multinazionaletan urteak eman ondoren, azken 10 urteetan eta gaur egun diseinu grafikoan freelance profesionala: komunikazioa, branding, nortasun irudia eta web diseinuan aditua. UEUko kolaboratzailea, hezkuntza erakundeetarako, administrazio publikorako eta enpresarako hainbat proiektu. Diseinu Grafikuan titulatua (1994), Garapen Multimedia diplomatua (1995) eta Philosophy, Politics & Economics lizentziatua (2013).

Helburuak

  • Komunikazioan elementu nagusiak ezagutzea
  • Mezuak ikus-komunikazioaren ikuspuntutik jorratzea
  • Baliabide grafikoak ulertzea eta komunikazioaren helburuen arabera aukeratzea
  • Elkarlanerako irizpide objetiboak ezartzea

Edukiak

  1. Marketin oinarriak. Mezuen jorraketa, lengoaia, edukien hierarkia, Informazioa, datuak (ukigaiak). Azpi-mezu emozionalak (ukigaitzak). Argibide zehatzak. Baliabide grafikoen betebeharrak: tipografia, argazkia, ilustrazioa, estiloa.
  2. Komunikazioaren igorlea: erakundea, branding, helburuak nortasun korporatiboa (marka, logoak) eta baloreak.
  3. Mezuaren hartzailea, nori dago hori zuzenduta. Profilak, segmentazioaren garrantzia, medioak/hedabideak.
  4. Euskarri fisikoak/inprimatuak eta digitalak, kokapena, aurkezpena, hedapena, banaketak, etab

Metodologia

Hamar orduko ikastaroa, bi goizetan eta lau zatitan bananduko da: igorlea (nork), hartzailea (nori), mezua eta edukia (zer), euskarriak eta diseinu baliabideak (nola). Zati bakoitzak hitzaldi labur baten formatua izango du, eta hitzaldiaren amaieran esandakoa laburbildu eta eztabaida irekiko da.

Nori zuzendua

Informazio kanpainak prestatu edota kanpoko diseinu enpresekin lan egin behar dutenei dago zuzenduta:

  • Administrazio publikoko teknikariak
  • Hezkuntza eta esparru akademikoan hitzaldi eta jardunaldien antolatzaileak
  • Enpresa txiki-ertainetako marketin eta komunikazioan sakondu nahi duten enpresatako arduradunak
  • Mota guztietako informazio edo publizitate kanpainen arduradunak, batez ere, euren abilezien artean komunikazioa nagusi ez den profesionalak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1768348019

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, komunikazioa, marketin, diseinu grafikoa, branding

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.