Udako Ikastaroak :: Lurraldea-antolaketa, Arkitektura
Euskal paisaiak hainbat erronka dauzka mahai gainean. Faktore sozioekonomiko nahiz fisikoek eragin zuzena dute etorkizun hurbilerako aurreikusten den egoeran.
Alde batetik populazioaren zahartze-prozesu geldiezinari eta produkzio-modu berriei dagozkien beharrizanak daude. Bestalde morfologikoki oso mugaturik dagoen orografia bati aurre egin behar zaio.
Eibar herria historikoki gai izan da dentsitate altua eta erabilera anitzak nahastearen bitartez paisaia honetara ederki egokitu den ingurumena eraikitzeko. Halere, bere baitan zituen industria gehienak erabilera barik geratu dira. Erabil genezake kasu hau lagin moduan, euskal paisaia itxuratuko duen talde esperientzia bat eraikitzeko? Baiezkoan gaude, eta eginez ikastean oinarrituriko tailer bat abian jarriko dugu horretarako.
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Proiektu Sailean Doktoregaia. Arkitektura Proiektu Aurreratuetan Masterra Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren bitartez. Arkitektoa Arkitektura Donostiako Goi Eskolaren bitartez.
Arkitektoa. Donostiako Goi Eskola Teknikoan lizentziatua. Hirikiten taldeko kidea.
Arkitektoa. Nafarroako Unibertsitateko Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan lizentziatua, Berlage Institutuan (Herbehereak) Arkitektura eta Hirigintzan diplomatua, Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan (ETSAM). Hirigintza Masterra egindakoa.
Arkitektoa. Donostiako Arkitektura Goi Eskolako Teknikoko irakaslea (UPV/EHU). Hirikiten taldeko kidea.
Arkitektoa. Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoan (ETSAM ) Hirigintza Masterra egindakoa. Hirikiten taldeko kidea.
Arkitektoa. Paisaia eta Ingurumenan diplomatua (ETSAUN). Arkitektura-proiektu aurreratuetan Masterra (ETSAM). Madrilgo Goi Mailako Arkitektura Eskola Teknikoko (ETSAM) Proiektu Sailean doktoretza-ikaslea.
Lehenengo egunean (uztailak 12), goizean sarrerako lau mikro-hitzaldi, hitzaldi instrumental bat eta arratsaldean “deriba” gidatua Hirikiten kolektiboaren eskutik.
Bigarren egunean (uztailak 13), goizean lehenengo eguneko hausnarketak batuko dituen talde-dinamika eta tailerra, arratsaldean taldean landutako proiektuaren aurkezpena eta hausnarketa kolektiboa mahainguru formatuan.
Aztertuko den gaia interes orokorrekoa izanik ikastaroa publiko zabalari bideratuta dago. Tailer formatua arkitektura ikasleentzako ezagunagoa izan arren euskal lurralde eta paisaiaren etorkizunean interesa duen edonorentzat zabalik dago ikastaroa.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).
Homologazio kodea: 1768348018
Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak: