Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Internet

Unitate didaktiko digitalen diseinua.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko uztailaren 3a

Hezkuntzaren digitalizazioa behar izatetik errealitate izatera igaro da. Tresna digitalen ezagutza hutsetik erabilera pedagogikora salto egin behar dugu eta, horretarako, unitate didaktikoen diseinu metodologikoan teknologia digitala kontuan hartzen ikasi behar dugu.

Ikastaro honetan unitate digitalak zer diren eta nola diseinatzen diren ikasiko dugu. Era berean, unitate digital bat aurrera eramateko erabili daitezkeen tresnak ezagutuko ditugu, gainetik bada ere. Horrela, unitate didaktiko digital bat diseinatuko dugu, sortzeko eman behar diren urrats guztiak landuz: ikastaroa bukatzerako, norberak sortutako unitate digitala izango du ikasleak, eskolako jardunean erabiltzeko prest.

Irakasleak

  • Izaro Arbizu Aseginolatza

    Aplikazio informatiko garatzailea (2005), HTML5 eta CSS3-n aditua (2014), Lehen hezkuntzako irakasle graduatua (2015). IKT on hezkuntza-aholkuraritzako aholkulari pedagogikoa.

  • Amaia Arroyo Sagasta

    Hezkuntza Berezia Magisteritzan diplomaduna (2004) da. IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006),

    Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012) eta Komunikazio digitala hezkuntzan doktoregoa egiten ari da. Euskara editorea argitaletxe batean eta arduradun pedagogikoa IKT on hezkuntza ­aholkularitzan.

Helburuak

  • Konpetentzia digitalak ikas- eta irakas-prozesuetan duen garrantziaz jabetzea.
  • Unitate didaktiko digital bat zer den ulertzea.
  • Unitate didaktiko digital bat egiteko autonomia garatzea.

Edukiak

Konpetentzia digitala: DIGCOMP markoa.

Unitate didaktiko digitalen oinarri tekno-pedagogikoak: diseinuan kontu hartu beharreko aspektuak.

Unitate didaktiko digitaletan erabiltzeko aplikazioak:

  • Informazioa kudeatzeko tresnak.
  • Komunikatzeko tresnak.
  • Edukiak sortzeko tresnak.

Metodologia

Hona hemen formazioak jarraituko duen eskema:

  • Hasierako galderak: aurrezagutzetatik abiatzeko lanketa.
  • Azalpena: gaiei buruzko azalpen teoriko laburrak eta aplikazioen inguruko azalpen praktikoak.
  • Praktika: ikasleek unitate didaktiko digitalak sortzeko tartea.
  • Hausnarketa: egindako unitateak partekatzeko tartea eta egindakoari buruz hausnartzeko denbora.
  • Ebaluazioa: nork bere burua, taldekideak eta gainerako taldeak ebaluatzeko tartea.

Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun, eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.

Nori zuzendua

  • Digitalizazioa “katxarreoa” baino gehiago izatea nahi duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.
  • Digitalizazioa ulertzen ez duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.
  • Konpetentzia digitalean sakondu nahi duten irakasle, unibertsitateko ikasle edo hezkuntzarekiko interesa duen edonorentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1768348017

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, gaitasun digitala, digitalizazioa, hezkuntza, IKTak, irakaskuntza

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 649065

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.