Udako Ikastaroak :: Fisioterapia

Bandera Gorriak eta Froga Neuromuskulueskeletikoak Lehen Arretan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko uztailaren 3a

Lehen Arretan lanean diharduen osasun profesionalak diagnostiko egoki bat egitea ezinbestekoa da. Fisioterapeutek, medikuek eta erizainek arrazonamendu klinikoa eta froga neuromuskulueskeletikoak erabiltzen dituzte diagnostiko fidagarri bat lortzeko oinarri bezala eta ikerketa zientifikoek gero eta informazio zehatzagoa eskaintzen digute diagnostikoa burutzeko tresnei buruz.

Ikastaro honek gaitz muskulueskeletikoen arrazonamendu kliniko eta diagnostikorako tresnak eskaintzen dizkigu. Bandera Gorriek gaitz larriagoen presentzia susmatzeko arrazoiak dauden jakiten lagunduko digute eta froga neuromuskuluesketikoak erabiliz diagnostiko fidagarriago batera helduko gara.

Irakasleak

  • Loitzun Izaola Azcona

    Fisioterapeuta eta EHUko irakaslea, Fisioterapia Graduan. 15 urteko lan-esperientzia fisioterapeuta bezala Mugi fisioterapia zentruan. UEUkidea.

  • Iker Villanueva Ruiz

    Fisioterapeuta. 11 urteko lan-esperientzia fisioterapeuta bezala Sasoian fisioterapia zentroan. UEUkidea.

Helburuak

  • Gaitz neuromuskulueskeletikoen diagnostikoan froga zientifikoetan oinarrituriko tresnen erabilpena bultzatzea.
  • Gaitz neuromuskulueskeletikoen diagnostikoan eguneroko praktikan erabiltzeko gida baten oinarriak finkatzea.
  • Lehen arretan Bandera Gorrien ezagupena eta erabilpena sustatzea.

Edukiak

Bandera Gorriak

  • Definizioa
  • Bandera gorri ohikoenak
  • Beste bandera mota batzuk

Froga Neuromuskulueskeletikoak

  • Froga Neuromuskulueskeletikoen ezaugarriak
  • Froga Neuromuskulueskeletikoak (teoria eta praktika)

Ikastaroan oinarri gisa Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua erabiliko da.

Metodologia

Ikastaroa hasi aurretik, inkesta bat bidaliko zaie ikasleei. Bertan, ikastaroan jorratuko ditugun giltzadurak aukeratuko dituzte. Gai zabalegia denez, giltzadura zehatz bat landuko da.

Atal bakoitzaren hasieran azalpen teorikoa egingo da, ahozko azalpenak eta multimedia-baliabideak erabiliz. Ondoren, ohatillan praktikak egingo dira.

Nori zuzendua

Lehen Arretan lan egiten duten osasun-profesionalak: fisioterapeutak, medikuak, erizainak...

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, fisioterapia, diagnostikoa, lehen arreta

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 681736

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.