banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Informatika

Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko uztailaren 3a

Ansible sistemak eta aplikazioak automatizatzea ahalbidetzen duen tresna da. Modu erraz, estrukturatu eta berrerabilgarri batean sistema sinple zein konplexuak muntatzeko aukera eskaintzen du.

Horrela, Ansibleren erabilerari esker, lokalean (Docker, KVM, Vagrant), makina fisiko, birtualetan (oVirt/RHV,VMware) zein lainoan (Amazon AWS, Google Cloud Platform, Microsoft Azure, OpenStack) sistema berriak sortu, instalatu, kudeatu eta estandarizatu daitezke. Horretaz gain, lainoko zerbitzu ezberdinak, datubaseak, switchak, biltegiratze sistemak eta beste hainbat baliabide konfiguratu daitezke. Gero eta erabilera handiagoa du enpresetan sistemak eskuz aldatzeak izan ditzakeen arazoei aurre egiteko.

Ikastaro honetan Ansible eta automatizazioaren oinarriak ezagutzeaz gain, praktikan jarriko dira.

Irakaslea

  • Mikel Olasagasti Uranga

    Sistema informatikoen kudeatzailea, aholkulari informatikoa eta software librean aditua. Egun Red Hat enpresako langilea. UEU kidea.

Helburuak

  • Ansibleren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
  • Praktikaren bidez Ansibleren funtzioak barneratzea.
  • Automatizazioaren praktika onak menperatzea.

Edukiak

  • Ansibleren oinarrizko kontzeptuak.
  • Ansibleren funtzio nagusiak.
  • Automatizazioaren praktika onak.

Metodologia

Formakuntza parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da. Irakasleak azalpenak zein adibide errealak emango ditu eta horri lotutako zenbait praktika proposatuko ditu. Horrela, ikasleek eginez ikasiko dute.

Nori zuzendua

Sistema kudeatzailea, garatzaile edo informatika munduan dabilen edonori zuzendua.

Partaideek beraien ordenagailu eramangarria ekarri dezakete, Linux banaketa eguneratu batekin (gutxienez Ubuntu-16.04, Fedora-25 edo Debian 9). Ikasgelan internetera sarbidea egongo da.

Egitaraua

2017-07-13

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen.

15:00-17:00

Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen.

2017-07-12

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen.

15:00-17:00

Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1768348016

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, devops, automation, automatizazioa

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.