banner graduondokoak

Udako Ikastaroak :: Informatika

Wikidata tailerra: Wikipedia, Oteiza, Commons, Txillida, Wikidata, Basterretxea eta Wikipedia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko uztailaren 3a

Izean emateko begiratu azpian dauden argibideak.

Wikipedia (artikuluak), Wikidata (datu-basea, mapak...) eta Wikimedia Commons (argazkiak) hirurak elkarrekin dabiltza eta oso gustura. Jakintza librearen hiru proiektu horiek lantzeko lantegia antolatuko dugu uda honetan, egun bateko jardunaldi teoriko praktiko batekin.

Lantegiek ikasteko aukera emango diete hasiberri zein jada mundu honen barruan daudenei.

Tailer honetan laguntzaile:

Helburuak

Helburu praktiko lortu nahi dugu: hiru euskal eskultore ospetsuen lanak dokumentatu, katalogatu eta horien lanaren inguruko artikuluak sortzea eta grafikoetan erakustea.

Bukaeran Wikipedian lanean jarraitzeko gonbidapena egitea eta aurrera begirako proiektuak lotzea ahal bada.

Edukiak

Zer dira Wikipedia, Wikidata eta Commons?

Lantegi tematikoak

  • Wikidata-ra datuak igotzeko tailerra, eskuz zein programa bereziak erabilita
  • Wikidata-tik datuak ustiatzeko teknikak. LUA eta SPARQL
  • Argazki rallya, Donostiako kale-artea. Txango bat Donostiako artean barrena

Metodologia

Jardunaldi teoriko praktiko bat izango da.

Goizean azalpen teorikoak izango dira, eta arratsaldean jarduera praktikoak (editatoia eta hackatoi).

Nori zuzendua

Parte hartzea irekia izango da Wikipedia inguruko tresnak ikasi nahi duen ororentzat, baina batez ere hiru partaide mota aurreikusten ditugu lantegirako:

  • Liburuzainak, dokumentariak eta artxibariak (datuak sartu eta bilatu Wikidatan)
  • Informatikariak (datuen ustiaketa eta integrazioa)
  • Artearen historialariak, kazetariak eta jakintza librearen maitaleak (argazkiren kudeaketa librea.

Egitaraua

2017-07-03

Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:30

Harrera eta izen ematea.

10:00-11:00

Zer dira Wikipedia, Wikidata eta Commons?

EWKEko kideen eskutik: Galder Gonzalez, Xabier Cañas.

Eta, guzti hau zertarako?

ALDEEko kideen eskutik: Sorne Matxiñena, Marta Maza.

11:00-13:30

Lantegi tematikoak.

  1. Wikidata-ra datuak igotzeko tailerra, eskuz zein programa bereziak erabilita.
  2. Wikidata-tik datuak ustiatzeko teknikak. LUA eta SPARQL
  3. Argazki rallya, Donostiako kale-artea. Txango bat Donostiako artean barrena.

EWKE eta IXA Taldearen eskutik: Galder Gonzalez, Iñaki Cañas, Kepa Sarasola, Ander Barrena, Iñigo Lopez Gaspio, Aitzol Astigarraga, Iñaki Lopez de Luzuriaga

15:00-18:30

Editatoia eta hackatoia.

Argazkiak igo, artikuluak editatu, informazioa ustiatzeko metodoak baliatu... eta bururatuko zaiguna!

EWKE eta IXA Taldearen eskutik: Galder Gonzalez, Iñaki Cañas, Kepa Sarasola, Ander Barrena, Iñigo Lopez Gaspio, Aitzol Astigarraga, Iñaki Lopez de Luzuriaga

18:30-19:00

Balorazioa eta aurrera begirakoak.

  • Emaitzen berri eman elkarri eta balorazioa.
  • Wikipedian lanean jarraitzeko gonbidapena
  • Aurrera begirako proiektuak lotzeko

EWKE eta IXA Taldearen eskutik: Galder Gonzalez, Iñaki Cañas, Kepa Sarasola, Ander Barrena, Iñigo Lopez Gaspio, Aitzol Astigarraga, Iñaki Lopez de Luzuriaga

Matrikulaziorako argibideak

Lantegia doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.

Izena emateko osatu formulario hau: Wikidata tailerra

Oharrak

Lantegian parte hartzeko komeni da norberak bere ordenagailu eramangarria edo tableta eramatea.

Babesleak

Etiketak

tailerra, saio osagarria, Donostia, hirikilabs, jakintza librea

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 661075

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.