banner Buruxkak - UEUko liburutegi digitala

Udako Ikastaroak :: Historia

Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikaren ondorioak Ipar Euskal Herrian.

  • Hasiera-data: 2017(e)ko uztailaren 5a
  • Amaiera-data: 2017(e)ko uztailaren 6a
  • Tokia: Baiona - IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/iker-euskara-eta-euskal-testue/
  • Ordutegia: Asteazkena-Osteguna. asteazkenean 9:00-17:00 eta ostegunean 10:00-12:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 26a

Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionala edo euskararen ofizialtasuna aipatzen den aldi bakoitz frantses iraultzaren itzal luzea ageri da bilakaera oro ezeztatzeko.

Alta, ohargarri da iraultzako garaikideen artean frantses Estatuak izan behar zuenaz, edo hizkuntzaren problematikaz iritzi kontrajarriak ageri zirela. Errate baterako, hiru euskal probintzietako iraultzaileei, beraien nortasunaren defentsa eta errepublikaren printzipioak guztiz bateragarriak zitzaizkien. Iraultzaren baloreak ez ziren nazio baten mugetara hertsatuak ; unibertsalak ziren. Herrien arteko ahaidetasunaz eta hizkuntza ezberdinen elkarbizitzaz egiten ziren gogoetek errepublikaren printzipioen bestelako irakurketa baten erakusgarri dira inondik ere.

Ikastaroan, hizkuntza politikaz izan zen eztabaidatik abiatuko gara, frantses iraultza Estatu-nazioaren neurrira hertsatuz hasierako printzipioak urratuak izan ote ziren aztertzeko.

  Ikastaro hau Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Dabid Anaut Peña

    Idazlea eta euskara teknikaria.

  • Eneko Bidegain Aire

    Doktorea. HUHEZIko irakaslea. UEUkidea.

  • Egoitz Urrutikoetxea

    Historia Ikerlari. Iratzar Fundazioko kidea.

  • Eguzki Urteaga Olano

    Soziologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea.

  • Eneritz Zabaleta Apaolaza

    Zuzenbide irakaslea Le Mans-eko unibertsitatean.

Helburuak

  • Frantses iraultzaren bilakaeran hizkuntza bilakatuko da eredu berriaren zimendua, Frantses Estatu nazioaren juntagailua. Frantsesa askatasunaren hizkuntza izendatu eta gainerateko hizkuntzak mespretxuz hartuko dira, menpekotasun eta konplexu mekanismoak ezarriz. Bilakaera horren ondorioez ariko gara, gaur oraindik indarrean diren gutxiagotasun konplexuak ulertze aldera.
  • Gaur egun euskal nortasuna ukatzeko indarrean dauden jarrera eta diskurtso ideologikoen gibelean dauden mekanismoak argiratzen saiatuko gara, iraultza garaiko eztabaidetarik abiatuz. Errepublikaren baloreak izanen ditugu abiapuntu, eta batez ere, nola moldatuak izan ziren Estatu eraikuntza baten zerbitzura.
  • Iraultza denboran aitzineko erregimenarekin haustura ezarri nahian, ikuspegi manikeo bat teorizatuko da. Lekuan lekuko hizkuntza, kultura, nortasuna eta instituzioak iraganaren ondare bezala hartuko dira, iraultzaren balio aurrerakoiak garatzeko gainditu/ezabatu beharreko errealitate gisa. Iluna/argia, iragana/etorkizuna, lekuko instituzioak/Frantziako biltzar nazionala eskema binarioek baldintzatuko dute Ipar Euskal Herriaren bilakaera politiko, sozial eta instituzionala. Frantses Iraultza garaian euskal probintziak desegin zirenetik gaur arte Ipar Euskal Herriaren instituzionalazioaren aldarrikapena eta argiratzen dituen korapiloak aztertuko ditugu.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2017-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Frantses iraultza garaiko hizkuntza politikak : helburuak eta ondorioak.

  • Egoitz Urrutikoetxea
10:00-11:00

Frantses iraultzaz geroztik hizkuntza politikaren bilakaera.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:30

Fratziako Hirugarren Errepublikaren hautabide asimilazionista eta uniformizatzailearen ondorioak Ipar Euskal Herrian.

12:30-13:00

Bilduma.

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-17:00

Mahai ingurua: Frantses Estatu-nazioaren eraikuntza prozesuaren ondorioz, Ipar Euskal Herrian genozidio kultural bat gertatu dela baieztatu al daiteke ?

Moderatzailea: Dabid Anaut, idazlea eta euskara teknikaria.

  • Dabid Anaut Peña

2017-07-06

Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-12:00

Ipar Euskal Herriaren instituzionalizazioaren bilakaera, Frantses Iraultza garaian euskal probintziak desegin zirenetik gaur arte.

  • Eguzki Urteaga Olano

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Bigarren eguna, osteguna, Uztaritzeko Herriko Etxean izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Baiona

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 668304

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.