Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Talde dinamizazioa: hezkuntza herritarra eta bizipenetan oinarritutako metodologia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 26a

Ikastaro hau taldeak dinamizatzen ditugunontzat eztabaida eta sorkuntza gune bat izan nahi du.

Horretarako talde dinamika edota Freireren hezkuntza herritarrean oinarrituz esperientziatik eta bizipenetatik abiatutako praktika proposatzen dugu.

Bestalde, garrantzitsua da gure eguneroko taldeen praktika aztertzea eta botere harremanetan esku hartzeko tresnak sortzea.  Horregatik, 12 orduz, taldeen dinamizazioaren inguruan hausnartzeaz gain, bakoitzaren esku-hartze errealitatetik abiatuta, estrategia eta baliabide ezberdinak ezagutu, landu eta sortuko ditugu.

  Ikastaro hau Orue Eskolarekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

  • Maitane Muñoz Iturria

    Gizarte hezitzailea eta metodologia parte hartzaileetan aditua. Gaur egun, Eskolako Irakaslea Lanbide Heziketako Gizarte Integrazio Goi Mailako ikasketetan. UEUkidea.

Helburuak

  • Talde dinamikaren nondik norakoak ezagutzea, bizitzea eta praktikan jartzea
  • Parte hartzea sustatzeko metodologia sortzaileak ezagutzea
  • Bizipenetatik abiatutako pedagogiaren oinarriak ezagutzea
  • Hezitzailearen eguneroko lana hobetzeko gakoak aztertzea
  • Metodologia berritzaileak sortzeko pausuak ezagutzea eta praktikatzea

Edukiak

  1. Zer da taldea?
  2. Talde-psikologia
  3. Talde-dinamikaren nondik norakoak
  4. Zein da dinamizatzailearen papera?
  5. Lidergotza eta motibazioa
  6. Eguneroko praktika moldatu

Metodologia

Ikastaro honetan erabili den metodologia parte hartzailea eta esperientziatik abiatu da, saioetan zehar, gure eguneroko praktika beti abiapuntua izanik, kontzeptu ezberdinak argitzen eta estrategia ezberdinak sortzen ahaleginduko gara.. Horretarako, talde txikietan lan egitea, prestutasuna, jarrera aktiboa eta ikuspegi kritikoa aktiboa ezinbestekoak izango dira.

Ikastaroan teoria eta metodologia berriak sortzen dugun heinean, gure eguneroko praktika eraldatuko dugu.

Nori zuzendua

Ikastaro hau taldeak dinamizatzen duen orori bideratuta dago: hezitzaile, dinamizatzaile, herri mugimenduko kide…

Egitaraua

2017-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Talde

15:00-17:00

Talde

2017-07-06

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-13:00

Talde

15:00-17:00

Talde

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Baiona, hezkuntza, metodologia, parte hartzea, partehartzea

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.