Udako Ikastaroak :: Itzulpengintza

Testu pragmatikoen itzulpena fr-eu konbinazioan (sakontzea).

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 26a

Gure eguneroko langintzan, oztopoak oztopo gerta ohi dakizkiguke, denboraz eskas garelarik gelditu beharra eskatzen baitigute; oztopoei leku eta denbora eman nahi dizkiegu hemen, gure lana argitzen eta errazten lagun diezaguten. Ekar itzazu zeure arazoak, lanean traba egiten dizutenak, eta elkarrekin landuko ditugu, aberasgarri bilaka ditzagun.

Irakaslea

Helburuak

  • Itzulpen estrategia sistematizatzea.
  • Eguneroko praktikaren gaineko gogoeta eta lanketaren bidez, praktika erraztu eta hobetzea.
  • Egunerokoan arazo zaizkigunak aberasgarri bilakatzea.

Edukiak

Hiztegi, sintaxi eta estilo arazoak.

Diskurtsoaren haria frantsesez eta euskaraz.

Itzulpen estrategia sistematizatzea.

Metodologia

Praktikan oinarrituz, bakoitzaren eguneroko arazoetan murgilduz. Talde lana.

Nori zuzendua

Eskarmentu zertxobait duten itzultzaileei, hau da, zalantzak eta arazoak topatzen dituzten eta beren eguneroko praktikaren gaineko gogoeta egin nahi dutenei; beren kezka eta duda horiek, bai eta proposamenak ere, partekatu nahi dituztenei, euskal itzulpengintza elkarrekin osa dezagun.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Baiona, itzulpengintza, itzultzaileak, zuzentzaileak

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 682079

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.