Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Biologia eta Natur Zientziak

Zelulen eta molekulen biologia irakasteko 'in silico' tresnak/metodologiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2017(e)ko maiatzaren 22a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2017(e)ko ekainaren 19a

Zelulen Biologiako praktikak prestatzeko laborategiko baliabide nahikorik egon ez arren badaude ordenagailuaren laguntzaz in silico erabili daitezkeen herremintak. Bizidun askoren geneen sekuentzia publikoa da eta ikusgai dago gene-datubaseetan (ENSEMBL, NCBI, DDBJ). Informazio hau guztia doakoa da eta berarekin jolasteko aukera mordoa eskaintzen du: geneak ikusi (datu-baseetan), konparatu (clustalw), irakurri, itzuli (proteina bihurtu; Expasy gene translation), zein proteina horren egitura irudikatu daiteke (Expasy tools).

Baldin eta aldez aurretik aukeratutako genea gaixotasun zehatz baten garapenarekin lotuta badago, mikroskopiorik gabe eta interneten eskuragarri dauden Atlas Histologikoen bidez gene horren adierazpen aldaketek edo/eta mutazioek eragiten dituzten aldaketak azter daitezke: kaltetutako eta kaltetu gabeko ehunak konparatu daitezke.

Irakasleak

  • Eider Bilbao Castellanos

    Biologian doktorea, UPV/EHU-ko irakasle Atxikia eta Biologia molekularrean aditua

  • Oihane Diaz de Cerio Arruabarrena

    Biologian doktorea eta Biologia molekularrean aditua.

  • Urtzi Izagirre Aramaiona

    Biologian doktorea, UPV/EHU-ko Irakasle Atxikia eta bost urtez Histologia konparatuko irakaslea.

  • Maren Ortiz Zarragoitia

    Biologian doktorea eta Zelulen Biologiako Irakasle Atxikia. 2008tik Zelulen Biologia, Ehunen Biologia eta Zelulen Biologia Molekularreko irakaslea da. UEUkidea.

  • Beñat Zaldibar Aranburu

    Biologian doktorea eta UPV/EHU-ko irakasle agregatua.

Helburuak

  • Oinarrizko Bioinformatika ikastea: gene datu-baseen bilaketak, konparaketak, etab egiten ikastea.
  • Interneten doakoak diren metodologien bidez, biologiako klase praktikoak osatzea.
  • Geneen datubaseetan zehar nabigatzen ikastea, bai eta geneak espezieen artean konparatzen, eta proteina bihurtzen ikastea.
  • On-line dauden Atlas histologikoak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.

Edukiak

1: DNA eta geneen egitura 

1.1 Gene-datubaseekin familiarizatzen. (NCBI, ENSEMBL, DDBJ)

1.2 Ariketa praktikoa (I): gene bat aukeratu

1.2.1 Oinarrizko Bioinformatika: FASTA formatua.

1.2.2 Espezie ezberdinetan genea konparatu (clustalw tool). Espezien arteko ezberdintasunak aztertu. Zuhaitz filogenetikoak aztertu.

 

2: Proteinen egitura Ariketa praktikoa (II)

2.1. Genea itzuli, proteina bihurtu: Expasy translation tool. Geneen irakurtarauak aztertu.

2.2. Proteinen 3D egitura. https://swissmodel.expasy.org/interactive/waqknx/models/

 

3: On-line Atlas histologikoak: zebra-arraina, gizakia. Ariketa praktikoa (III)

23.1 Gene batek eragin ditzakeen patologiak. Patologia zehatzak gizakietan: https://atlases.muni.cz/atlases/stud/atl_en/sect_main.html

Metodologia

Mintegien bidez egingo da baina batez ere era praktikoan landuko dira interneten eskuragarri dauden “on-line tool”-ak erabiliz.

Nori zuzendua

  • Biologia, Biokimika, Bioteknologia, Ingurugiro zientziak, Farmazia, edo Medikuntzako irakasle eta ikasleentzat.
  • DBH eta Batxilergoko Biologia irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (izenburuaren azpian dago) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozeduran onartutako ikastaroa (2017ko apirilaren 27ko ebazpena).

Homologazio kodea: 1768348013

 

Parte-hartze ziurtagiriaren inguruko xehetasunak:

  • %80ko asistentzia beharrezkoa da ziurtagiria lortzeko (egunero pasatzen den asistentzia-orriaren arabera kontrolatzen da).
  • Ikastaroa amaitu ondoren, akta bidaliko da Jaurlaritzara. Akta hori jaso eta 60 egunetara parte hartzea baliagarri izango da.

Babesleak

Etiketak

ikastaroak, Eibar, geneak, histologia, ikerkuntza, irakaskuntza

Copyright @ 2017 UEU -- Bisitariak: 649065

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.